«Paulette Goddard»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Testu aldaketa automatikoa (-thumb|right +thumb)
t (+biografia infotaula automatikoa, +bizialdia)
t (Robota: Testu aldaketa automatikoa (-thumb|right +thumb))
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
 
[[Fitxategi:Charlie Chaplin and Paulette Goddard in The Great Dictator trailer.JPG|thumb|right|alt=|]]
 
'''Paulette Goddard''' (jaiotza-izena: ''Pauline Marion Levy''; Great Neck, [[New York]], [[1910]]eko [[ekainaren 3]]a - [[Ronco sopra Ascona]], [[Suitza]], [[1990]]eko [[apirilaren 23]]a) estatubatuar zinema-antzezlea izan zen. Hamabost urterekin hasi zen ikuskarien munduan lanean, [[Florez Ziegfeld]]en zuzendaritzapeko music-halleko taldean, dantzari gisa. Hollywooden, 1929an egin zuen debuta, [[Stan Laurel]] eta [[Oliver Hardy]] bikote komikoaren filmetan. Bere lehen protagonista-papera [[Charlie Chaplin|Charles Chaplin]] ''Charlot'' ezagunak eman zion, 1935ean, ''[[Modern Times]]'' filmean, industria-giroko gizartearen satira eta zinemaren historiako filmik hoberenetakoan. Chaplinekin ezkondu zen, eta 1942an dibortziatu ziren. Harekin ''[[The Great Dictator]]'' (1940) nazismoari buruzko satiran ere lan egin zuen. Baina Bigarren Mundu Gerraz geroztik, Chaplinengandik urrun, bere ibilbide profesionala gainbehera joan zen. Bi lan bakarrik ditu aipagarriak: ''Errukiaren aingeruak'' (1947) eta Jean Renoirren ''Ganberazain baten egunkaria'' (1946). Bestalde, [[George Gershwin]], [[Clark Gable]] eta [[Aldous Huxley]]rekin maitasun-harremanak izan zituen, eta Chaplinengandik dibortzioa lortu ondoren, [[Burgess Meredith]] aktorearekin ezkondu zen. Handik urte batzuetara, harengandik ere dibortzioa lortu, eta azkenik, [[Erich Maria Remarque]]ren alboan aurkitu zuen egonkortasuna, maitasun-kontuetan. 1958an Suitzara joan ziren bizitzera, eta beste zenbait film ere egin zuen arren (Terence Fisher, Reginald Borg edo Francesco Masellik zuzenduak), Chaplinen filmetan egindako lanarengatik izango da ezaguna bere izena, zinemaren historian.