Oskorri: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t +txantiloi:Vikidia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-thumb|right +thumb)
58. lerroa:
Herri musikaren inguruko ikerketa lana izan da taldearen beste ezaugarri nagusietako bat. ''[[Hi ere dantzari]]'' (Elkar, 1991) izan zen alor horretako lehen lan monografikoa. Disko horretan, Euskal Herriko 17 dantza ezagunen bertsioak egin zituzten. Ez zen bakarra izan: ''[[Katuen testamentua]]'' (Elkar, 1993) bizkaierazko haur kantutegiaren errepaso eder eta freskoa gertatu zen. Disko horrek, gainera, haur musikaren bidea zabaldu zion, handik aurrera taldearen lan eremua gertatuko zena. Ildo horren hurrengo aleak izan ziren ''[[Marijane kanta zan!]]'' (Elkar, 1997), [[Marijane Minaberri]]k idatzitako testuekin egindako kantuez osatutakoa, eta ''[[Doktor Do Re Mi eta Benedizebra]]'' (Elkar, 2005) Gipuzkoako haur kantuz betea.
 
[[Fitxategi:Oskorri Bilbao Musika Banda.jpg|thumb|right|220px|2008n, Bilboko Musika Bandarekin emandako kontzertuaren ostean.]]
 
Taldearen 25. urtemuga ospatzeko 1996an Getxoko Folk Jaialdiko egitarauaren barnean egindako emanaldi entzutetsua izan zen taldearen unerik azpimarragarrienetakoa. Euskal Herriko ([[Joseba Tapia]], [[Mikel Laboa]], [[Fermin Muguruza]], [[Ruper Ordorika]]...) zein atzerriko ([[Martin Carthy]], [[Liam O'Flynn]], [[Gabriel Yacoub]], [[Antón Reixa|Anton Reixa]]...) hainbat musikariren laguntzarekin, bere kantagintzari begiratu bat eman zioten; gerora, ikuskizuna telebistarako saio eta disko bikoitz bilakatuko zen: ''[[25 kantu urte]]'' (Elkar 1997). Oskorriren lanik arrakastatsuena da, ziurrenik.