Energia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
80.35.230.139 (eztabaida) wikilariaren 5902548 berrikuspena desegin da (zuzenketa okerra)
4. lerroa:
[[Nazioarteko Unitate Sistema|Nazioarteko Sisteman]], [[Joule (unitatea)|joulea]] (j) da energia-unitatea, baina beste unitate batzuen bidez ere adieraz daiteke.
 
Kontzeptu zientifiko bat da, ''aldakuntzak eragiteko ahalmena''ri lotuta dagoena. Hala ere, hitz bera zientziaren testuingurutik at ere maiz erabilia da. Zientzia arloan erabilpen zehatza eta esanahi doia ditu baina esparru ez-zientifikoetan askotan ez da zehetasun bera aurkitzen.
 
Zientziari dagokionez [[magnitude|izari]] abstraktua da, ''[[sistema]] itxi'' baten estatu dinamikoarekin lotuta dagoena eta denboran zehar aldaezin agertzen dena. Esate-baterako zera esan daiteke: [[energia zinetiko]]rik gabeko sistemak geldi daude. Sistema bat hasierako egoera batetik geroko egoera batera eramateko behar den [[Lan (fisika)|lana]], magnitudeari dagokionez, sistema horrek izan duen energiaren aldakuntzaren parekoa da.