Fermin Muguruza: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t bizialdia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-thumb|right +thumb)
9. lerroa:
=== Hastapenak ===
{{sakontzeko|Kortatu|Negu Gorriak}}
[[Fitxategi:Fermin Muguruza - Kortatu 3.jpg|220px|thumb|right|Muguruza [[Kortatu]]ren kontzertu batean.]]
[[1983]]. urtean sortu zuen Fermin Muguruzak bere lehen musika taldea, 20 urte besterik ez zuela: [[Kortatu]]. [[Iñigo Muguruza]] anaia txikia eta [[Treku Armendariz|Javier Armendariz Treku]] izan zituen bidaide lau urte iraun zuen abentura hartan. Talde mitiko harekin [[punk]], [[rock]] eta [[ska]] giroak jorratu zituen, nerabezaroaren sukarraz dibertsioa eta aldarrikapena uztartuz.<ref name="badok">{{erreferentzia |url = http://badok.info/artista.php?id_artista=110 |izenburua = Badok.info |argitaletxea = Berria - CC-BY-SA-3.0 lizentziapean |sartze-data = 2010-03-03 |abizena1 = Otamendi |izena1 = Koldo |hizkuntza = eu}}</ref>
 
22. lerroa:
 
Hurrengo lanak, [[FM 99.00 Dub Manifest]] izenekoak (Esan Ozenki, 2000), sendotu egin zuen Muguruzaren bide berria, eta horren karira nazioarteko bira handietara itzuli zen irundarra. Mundu zabaleko musikariz osatutako taldea eratu zuen, Dub Manifest izenekoa, non haize atalak hartzen zuen garrantzia eta teklatu jotzailearen presentzia nabarmendu zitezkeen. Diskoari izena ematen dion kantu ezagunean islatu zuen Muguruzak taldearen izaera eta norabidea: "Emangailu FM-a, uhinetan barrena duintasuna musikatuz irratia, hitzen Internazionala, Sound System Mundiala, zeharkatzen isiltasun itsasoak...".
[[Fitxategi:Muguruza.jpg|220px|thumb|right|Muguruza Montevideon, 2004an.]]
[[In-komunikazioa]] diskoan ([[Metak]]-[[Kontrakalea]], 2002) trikitiaren sonoritatea erantsi zion Muguruzak bere musikari. Diskoa Euskal Herrian grabatu zen, lagun zahar bat soinu teknikari zuelarik, Kaki Arkarazo, eta musikarien artean [[Joseba Tapia]] eta [[Gorka Benitez]] zeuden. Zuzenekoetarako, Kontrabanda taldea osatu zuen, [[Begoña Bang Matu]], [[Sorkun Rubio]] ([[Kashbad]]), [[Eva Reina]], [[Jon Elizalde]], [[Aritz Lonbide]], [[Igor Ruiz]], [[D.Z.|Zigor Lampre]] DZ ([[Selektah Kolektiboa]]), [[Xabi Solano]] ([[Etzakit]]), [[Andres Belmonte]], [[Alfonso Arias]] eta [[Mikel Abrego]] musikariekin. Horietatik, Sorkun eta Abrego bakarrik aritu ziren Dub Manifesten, eta Muguruzaren ondorengo proiektu guztietan ere parte hartu dute.