Anari: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-thumb|right +thumb)
26. lerroa:
Bi urte geroago iritsi zen ''Zebra'' (Metak, [[2005]]), Anariren ibilbidean mugarri izan den diskoa. “Erori banaiz ere, gorantz erori naiz / nola urazaleratzen diren arrainak hiltzean” esaldiarekin hasten da hirugarren diskoa: “Diskoa grabatzen hasi aurretik banekien kantu horrekin hasiko zela. Nire bizitzan pisu handia izan duen esaldia da”.<ref name = Berria20051125>''Berria'', 2005eko azaroaren 25a.</ref> ''Zebra''-rekin ziklo bat itxi nahi izan zuen Anarik: “Ziklo baten amaieran nagoen sentipena daukat. Hiru disko izan dira, eta nahiko nuke beste zerbait egin aurrerantzean, nire bizitzako momentu luze baten inguruko hiru disko izan direlako”.<ref name = Berria20051125/> Lan horretan, soinu elektrikoan murgildu zen abeslari azkoitiarra; ordura arte bere lanetan erreferentzia izan den biolontxeloa bazterturik, gitarretan oinarritu zen, inoiz baino rockeroago agertzeko. Horretarako, gitarrista berri bat hartu zuen taldean, [[Borja Iglesias]] (Hotel, Inoren Ero Ni), eta diskoa [[Karlos Osinaga]] musikari eta soinu teknikariarekin ([[Lisabö]]) grabatzea erabaki zuen. Soinua aurrekoetan baino gogorragoa da, baita hitzak ere. Iraupenari buruzko “Zebra” abestitik abiaturik, bakarrik egotearen inguruan sorturiko gogoetak biltzen ditu diskoak. Atzean izan zuen taldea inoiz baino gehiago izan zen taldea. Hortaz, aurrerantzean, “Anari gara” esanez aurkeztuko du bere burua kontzertuetan. Musikarien jotzeko erak Anariren nortasunarekin bat egin zuen. Mikel Abregok, Xabier Olazabal ''Drake''k, Jon Oiartzun ''Jomes''ek, Borja Iglesiasek eta Karlos Osinaga ''Txap''ek (teknikaria) osatu zuten zuzeneko taldea. Berriz ere, kritikariak goraipatu egin zuen Anariren lana, eta, esaterako, 2005ean Espainian argitaraturiko disko onenen zerrendan jarri zuen Bartzelonako ''Rockdelux'' aldizkariak, bigarren lekuan hain zuzen.
 
[[Fitxategi:AnariOrdizian.jpg|thumb|right|Anari, Ordiziako gaztetxean, 2006ko abenduan.]]
 
Diskotik diskora aldatu egin nahi izan du Anarik:<ref>''Mondosonoro'', 2006ko urtarrilaren 9a.</ref>