Urteberri: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t 77.229.62.211 wikilariaren aldaketak ezabatuz, EnzaiBot wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
1. lerroa:
[[Fitxategi:Sydney_Fireworks_2005.jpg|thumb|300px|Urteberri-egunaren ospakizuna [[Sydney]]n.]]
{{redirect|Urteberri|Urtarrilaren 1}}
'''Urteberri-eguna''' [[urte]]aren lehen [[egun]]a da<ref>{{Erreferentzia|url=http://www1.euskadi.net/harluxet/hiztegia1.asp?sarrera=urteberri|izenburua=Urteberri|egilea=Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa}}</ref>.
hola san juan 3 A y B
Jaialdi honen data [[egutegi]]aren arabera aldatzen da. Ohikoena [[urtarrilaren 1]]a da, munduko herrialde gehienetan erabilitako eta [[Gregorio XIII.a]] aita santuak [[1582]]an ezarritako [[gregoriotar egutegia]]rena. Euskalherrian, [[Gabonzahar]]ra ospatzen da [[bezpera (eguna)|bezperan]].
 
== Sorrera ==
*
[[Erromatar egutegia|Erromatar egutegi]] tradizionalak [[martxo]]aren lehendabiziko egunean hasten zuen urtea. Hala ere, [[erromako kontsul|erromatar kontsulek]] [[urtarril]]ean hasten zuten bere agintaldia. [[Julio Zesar]]rek [[k. a. 47]]an sistemaz aldatu eta [[juliotar egutegi]]a sortu zuen. [[Marko Antonio]]k [[k. a. 44]]an eta [[Zesar Augusto]]k [[k. a. 8]]an aldaketa txikiak egin bazituzten ere [[Gregorio XIII.a]]k [[1582]]an egutegi hori onartu zuen<ref>{{Erreferentzia|url=http://ebrisa.com/portalc/articulo-B/415983|izenburua=Papa Gregorio XIII}}</ref>. [[Mendebaldeko Europa]]k bere sistema zabaldu zuen munduan zehar.
 
[[Erlijio]]an urteberria oso lotura estua du [[gabon eguna|gabon-gaua]], [[eguberria|eguberri]] eta ''[[hannukah]]''rekin. [[kristautasun|Judu-kristau ohiturak]] dio [[urtarrilaren 1]]ean [[Jesus Nazaretekoa|Jesukristo]] [[erdainkuntza|eradindu]] eta izena jarri zioten, ''[[Lukasen Ebanjelioa]]''ren arabera bere zortzigarren egunean <ref>[http://www.biblegateway.com/passage/?search=Lucas2:21&version=NIV Lukasen Ebanjelioa 2:21]</ref>.
 
==Urteberri-egunaren ospakizunak herrialdeka==
Urte berria ospatzeko hainbat modu daude herrialdearen arabera<ref>Saioa Alkaiza Guallar, [http://www.berria.eus/paperekoa/1816/030/001/2015-01-02/urte_berri_ohitura_zahar.htm «Urte berri, ohitura zahar»], ''Berria'', 2015-01-02</ref>.
===Italia===
[[Dilista]]k dira [[Italia]]ko plater nagusia Gabon zahar gaueko afariko mahaian. Zortea eta aberastasuna ematen dituela uste dute. Gainera, geroz eta gehiago jan, diru gehiago edukitzeko eta zorionekoago izateko aukera dago. [[Erroma]]n eta [[Napoli]]n trasteak botatzen dituzte leihotik behera: altzari zaharrak, behar ez dituzten etxeko gailuak... Debekatu egin zuten, oinezkoentzat arriskutsua izan zitekeelakoan.
 
===Peru===
Barneko arropa alderantziz janzten dute [[Peru]]ko hainbat lekutan; Liman, bereziki. Arropak horia izan behar du. Gainera, ohikoa da eskuz panpinatxoak egitea, urte osoan hedabideetan azaldu diren politikari, famatu edo artisten aurpegiak ipinita. Gainera, panpintxoen barruak aurreko urtean erabilitako objektu zaharrekin betetzen dituzte. Ondoren, sutara botatzen dituzte, zaharra erretzeko, eta berriari harrera egiteko.
 
===Brasil===
Uretan sartuta aurreko urteko oroitzapenak gogorazten dituzte [[Brasil]]en. Uda denez [[hego hemisferio]]an, eta hondartzak izaten dira urteberriari harrera toki egokienak. Batez ere, [[Rio de Janeiro]]ko [[Copacabana]]n biltzen da jendea. Loreak eskaintzen dizkiote itsasoari. Su festak ere egiten dira eta festa egiten dute gauean, musikak lagunduta.
 
===Hegoafrika===
Mozorroak janzten dituzte jaiari ekiteko Urteko egun handienetariko bat izaten da. Jantziekin hainbat pertsonaia ekartzen dituzte gogora. Kalean musika nonahi entzuten da. [[Lurmutur Hiria]]n, esaterako, jaialdiak antolatzen dituzte. Txisteak, dantzaldiak, denetariko emanaldiak... ohikoak dira. Bestalde, muinoak igotzen dituzte ere.
 
===Danimarka===
Platerak hartu eta bota lurraren kontra botatzen dituzte auzokoaren atearen aurrean. Zorte onaren eta laguntasunaren esanahia du [[Danimarka]]n. Batzuen ustez hautsitako plater bezainbat lagun izango ditu pertsona bakoitzak urte berrian. Gainera, uste orokorrak esaten du etxe parean hautsitako plater gehien biltzen duenak duela urterik onena.
 
===Eskozia===
Su festak ohikoak dira baina bertako berezitasuna da upelak buru gainean hartuta ibiltzea. Hori da [[Allendale]] herriaren kasua, adibidez. Galipotez betetako [[barrika (herria)|barrikak]] jantzi, eta su ematen diete. Kalejiran ibiltzen dira eta ondoren plaza erdira botatzen dituzten arte. Esaten dutenez, [[paganismo]]arekin lotutako ohitura izan daiteke: urte zaharra erre egin dea eta beste bat dator.
 
== Beste urteberriak ==
* [[Txinatar urteberri-egun]]a ([[txinera]]z: 春節, [[hanyu Pinyin|pinyinez]]: zhēng yuè) [[ilargi-egutegi]]an oinarritzen da. [[Neguko solstizio]]ren ondorengo bigarren [[ilargialdi|ilberrian]] da, hau da, [[urtarrilaren 21]] eta [[otsailaren 21]] artean.
* [[Eliza ortodoxoa|Eliza Ortodoxoak]], [[juliotar egutegi]]a mantentzen duena, [[urtarrilaren 14]]an ospatzen du.
* ''[[Tết]]'', [[Vietnam]]en, [[txinatar urteberri-egun]]aren egun berean.
* [[Urteberri musulman]]a ''[[muharram]]'' hilabetearen 1ean ospatzen dute, hau da, [[urtarril]]aren bukaeran edo [[otsail]]aren hasieran.
* ''[[Losar]]'', [[Tibet]]en, [[urtarril]] eta [[martxo]] artean.
* ''[[Noruz]]'', [[bahaismo|bahaistek]] ospatua, [[udaberri]]ko [[ekinokzio]]an ospatzen dute, hau da, [[martxoaren 21]]ean.
* ''Ugadi'', [[telugu]] herriak ospatua, [[martxo]] eta [[apiril]] artean.
* ''[[We Tripantu]]'', [[maputxe]]ek [[ekainaren 24]]an ospatzen dute.
* ''[[Cápac Raymi]]'', [[Inka Inperioa|inkek]] [[abenduaren 22]]an ospatzen dute.
* ''[[Rosh Hashanah]]'', [[judu]]ek [[irail]]ean ospatzen dute.
* ''[[Enkutatash]]'', [[etiopia]]irek [[irailaren 11]]n ospatzen dute.
* [[Egutegi errepublikanoa|Errepublikar egutegian]], [[mahaxte]]aren lehenean, hau da, [[irailaren 22]]an ospatzen dute.
* ''[[Samhain]]'', [[Neopaganismo|neopagano]] [[zelta]]rrek [[azaroaren 1]]an ospatzen dute.
 
== Erreferentziak ==