Ibilgetu ukiezin: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
1. lerroa:
{{lanean}}
'''Ibilgetu ukiezinak''' edo '''Aktibo ukiezinak''' diru ez diren aktiboak dira, itxura edo gorputz fisikorik gabeak, baina ekonomikoki balioesteko modukoak; hor sartzen dira, halaber, ibilgetu horien hornitzaileei kontura emandako aurrerakinak. Hizkuntza [[kontabilitate|kontable]]an ukiezin terminoa zentzu mugatu batean erabiltzen da. [[Entitate]]aren jarduera nagusienetan erabiltzen dira ([[ekoizpen]]ean, kudeaketa komertzial edo [[kudeaketa]] administratiboan) edo hirugarrenei kontratatuak dira. Baita ere, beraien zerbitzu kapazitatea ez da agortzen ez kontsumitzen epe laburrean eta erabiltzen diren bitartean ez dira beste ondasunetan eraldatzen eta ez daude [[salmenta]]rako zuzenean bideratuak.
 
Aipatutako elementu ukiezinez gain, badira izaera horrekin [[balantze]]<nowiki/>an kontabilizatu beharreko beste batzuk ere, kontabilitatearen kontzeptu-esparruan emandako irizpideak eta erresgistratzeko eta balioesteko arauetan zehaztutako baldintzak betetzen badituzte betiere. Besteak beste, eskubide komertzialak, jabetza intelektuala edo lizentziak. Horiek erregistratzeko, kontu bat irekiko da azpitalde honetan eta kontu horren mugimentua, ibilgetu gainerako segidan azaltzen denaren antzekoa izango da.