Michael Atiyah: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
jaiotza data zuzendu
1. lerroa:
{{biografia infotaula automatikoa}}
Sir '''Michael Francis Atiyah''' ([[Hampstead]], [[Londres]], {{data|1929|4|2922}}) [[britainiar]] matematikaria da. Postu garrantzitsuak izan ditu Oxford, Cambridge eta Princetongo unibertsitateetan. Atiyahk matematikako arlo asko landu du, geometria eta analisia, bereziki. Ekarpenik aipagarriena topologiako teknika berri eta indartsu bat da, [[K-teoria]], [[Friedrich Hirzebruch|F. Hizerbruchekin]] batera osatu zuena. Teoria horri esker, matematikako problema zail eta garrantzitsuak ebatzi ziren. Orobat landu zuen indize-teorema deritzona. Bi teoria horiek ''K-teoria'' liburuan azaldu zituen (1967). Atiyahren beste liburu aipagarri bat ''The Index of Elliptic Operators'' da (1968 eta 1971, ''Eragile eliptikoen indizea''), ''Annals of Mathematics'' lanean argitaratua. Lan horiek zirela eta, [[Fields Domina|Fields domina]] jaso zuen Atiyahk 1966ko Moskuko Nazioarteko Kongresuan. Geroago ikusi zen ideia horiek garrantzi handia dutela oinarrizko partikulen teorian. Fields dominaz gainera, beste sari asko jaso ditu: Accademia Nazionale dei Linceiko Feltrinelli saria (1981), Faisal erregearen Zientziako Nazioarteko Saria (1987), [[Benjamin Franklin domina]] (1993) eta Nehru domina, besteak beste.
 
== Erreferentziak ==