Mahatma Gandhi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t argazki bat mugitu
No edit summary
3. lerroa:
'''Mohandas Karamchand Gandhi''' ([[gujaratera]]z: મોહનદાસ કરમચંદ ગાંધી, mohandās karamchand gā̃dhī; [[Porbandar]], [[India]], [[1869]]ko [[urriaren 2]]a - [[New Delhi]], India, [[1948]]ko [[urtarrilaren 30]]a) abokatua, politikaria eta buruzagi erlijiosoa izan zen. '''Mahātmā Gandhi''' izenaz egin zen ezaguna ([[sanskrito]]z: ''{{lang|sa|mahā ātmā}}'', «arima handia»). [[India]]ko estatuaren sortzaileetariko bat izan zen, eta ''Bapu ''izena ere ematen diote han, [[gujaratera]]z બાપુ ''bāpu ''hitzak «aita» esan nahi baitu. Mahatmaren filosofiak [[bakezaletasun]]a iraultzarako bitarteko gisa aldarrikatzen du. Bizitza osoan, mota guztietako [[indarkeria eza|indarkeriaren aurka]] egin zuen. Ekonomiari buruz, uste zuen kapitala ez dela lanaren gainetik jarri behar, ezta alderantziz ere, bi ideiak arriskutsuak zirelako. Oreka aurkitu behar zen, biak zirelako garrantzi handikoak garapenerako. Oso bizimodu umila izan zuen, soinean zeramatzan arropak berak egiten zituen. [[Barazkizaletasun|Begetarianoa]] zen.
 
[[XIX. mendea]]n erreforma garrantzitsuak gertatu ziren [[India]]n. Mugimendu horiek [[Hinduismo]] tradizionala, erreforma sozial eta ideia politiko
[[XIX. mendea]]n erreforma garrantzitsuak gertatu ziren [[India]]n. Mugimendu horiek [[Hinduismo]] tradizionala, erreforma sozial eta ideia politiko berriekin elkartzea zuten helburu. Arlo horretan, Gandhik eragin handia izan zuen. [[1918]]tik aurrera, indiar mugimendu nazionalistaren buruzagia izan zen. Borrokatzeko metodo berriak ezarri (grebak, gose grebak) eta borroka armatuari uko egin zion, britainiar dominatzaileei eusteko bakezaletasuna bultzatuz. Kontzientziari egin behar zitzaion so eta desobedientzia zibila ere aldarrikatu zuen; tradizio indioetara itzultzeko deia egin zuen. [[Lev Tolstoi]]rekin gutunak gurutzatu zituen, bortizkeriaren aurkako kontzeptuan haren eragina baitzegoen. [[Gatzaren martxa]] egin zuen, gatzaren gaineko zergaren aurkako manifestazio handi batek [[India]] osoa zeharkatu ondoren.
oelako. Britainiarrek ez zuten kartzelan hiltzerik nahi, indiarren haserrea pizteko beldur.
 
Askotan espetxeratu zuten eta berehala hartu zuten heroi ospea. [[1931]]n, [[Londres]]en izan zen hitzaldi bat ematen eta [[India]]ren independentzia aldarrikatu zuen. Kongresuan, eskuinarekin elkartu zen eta [[Jawaharlal Nehru|Nehru]] bere jarraitzailearekin arazoak izan zituen, hura ezkerraren ordezkari baitzen. [[1942]]an, [[Londres]]ek Richard Stafford Cripps bidali zuen bitartekari nazionalistekin negoziatzeko, baina ez zuten irtenbiderik aurkitu eta erradikalizatu egin ziren. Gandhi eta emazte Kasturba kartzelan sartu zituzten eta hantxe hil zitzaion andrea. Berak, berriz, 21 eguneko baraualdia egin zuen.
 
[[India]]ren independentziarako funtsezko eginkizuna egin zuen, baina [[Pakistan]] banatu izanak asko desanimatu zuen. Independentziaren ondoren, Gandhi Indiako gizartea eraldatzen saiatu zen eta maila behereneko [[kasta]]k integratzeko ahalegina egin zuen (''shudrá'' edo esklaboak, ''pariak'' edo ukiezinak eta ''mlecha'' edo barbaroak), nekazari guneak garatzen saiatu zen bezalaxe. Ez zituen [[India]]ren independentziaren ondoren etorri ziren erlijio istiluak ontzat hartu; aitzitik, hinduen lurraldeetako musulmanak defendatu zituen. Horregatik, [[1948]]ko [[urtarrilaren 30]]ean, 78 urte zituela, [[Nathuram Godse]]k, indiar integrista fanatikoak hil zuen. Errautsak [[Ganges]] ibaira bota zituzten.
 
Haren printzipioek gerora arrazismoaren aurka eta demokraziaren alde borroka egin izan duten pertsonaia ugari inspiratu zituzten; besteak beste, [[Martin Luther King|Martin Luther King, Jr.]] eta [[Nelson Mandela]].
 
== Bizitza ==
Mohandas Gandhi gaurko [[Gujarat]]eko [[Porbandar]]ren jaio zen ([[India]]).
 
[[Fitxategi:Mohandas K Gandhi, age 7.jpg|left|180 px|thumb|Mohandas Gandhi gaztea]]
 
Aita Karamchand Gandhi izan zen, Porbandarreko ''diwana'' (lehen ministroa). Sendia ''vaisia'' kastakoa zen, merkatariak. Ama, Putlibai, aitaren laugarren emaztea zen eta eragin handia izan zuen Gandhiren haurtzaroan. Oso gazte ikasi zuen mutilak ez ziola bizirik zegoenari minik egin behar, komeni zela begetariano izatea, baraualdiak egokiak zirela eta tolerantea izan behar zela beste sineskera eta erlijioekin.
 
Hamahiru urte zituenean, gurasoek [[Kasturba Makharji]]rekin ezkondu zuten, bera baino urtebete zaharragoa zen neskatila batekin; lau seme-alaba izan zituzten.
 
Gandhi ez zen ikasle aparta izan [[Porbandar]]reko eskolan eta [[Rajkot]]en ere ez zen bereziki nabarmendu. [[1887]]an [[Mumbai]]ko Unibertsitatea sartzeko azterketa gainditu eta Bhavnagarren matrikulatu zen, Samaldasesko Eskolan. Ez zen denbora luzean ibili han eta [[Ingalaterra]]ra joateko aukera izan zuen, [[Londres]]ko unibertsitatean Zuzenbidea ikasteko. Lizentziatu eta [[India]]ra itzuli zen.
 
[[Mumbai]]n abokatu lanak egiten saiatu zen, baina ez zuen arrakasta handirik izan eta [[Rajkot]]era itzuli zen; gorabeherak izan zituen britainiar ofizial batekin eta lana utzi beharrean izan zen.
 
== Lana Hegoafrikan ==
[[Fitxategi:Karamchand Gandhi.jpg|left|200 px|thumb|Karamchand Gandhi, Gandhiren aita]]
[[Fitxategi:Putlibai Gandhi.jpg|left|200 px|thumb|Putlibai Gandhi, Mohandasen ama]]
[[Fitxategi:Gandhi1883.jpg|right|200 px|thumb|Mohandas Gandhi, 1883an]]
[[Fitxategi:Gandhi turban.jpg|right|200 px|thumb|Mohandas Gandhi, 1886an]]
[[Fitxategi:Gandhi-1891.jpeg|left|200 px|thumb|Mohandas Gandhi, 1891n]]
 
[[1893]]an, [[KwaZulu-Natal]]en ([[Hegoafrika]]) lan egiten zuen konpainia batekin sinatu zuen kontratua. 150.000 indiar bizi ziren han eta Gandhik haien egoerari erreparatu zion, baita [[Hegoafrika]]ko lege diskriminatzaileen aurka egin ere. Hortxe hasi zen erresistentzia pasiboa eta desobedientzia zibila erabiltzen.
 
Urte batzuk pasatu ziren, gertakari zehatz batek aktibismo politikoa piztu zioen arte. [[Pretoria]]rantz zihoan trenez eta Pietermaritzburgeko geltokian jaistera behartu zuten, ez baitzuen hirugarren klasera, arraza beltzekoek erabiltzen zutenera, aldatu nahi izan.
 
Beste behin, diligentzian zihoan eta arraza zuriko bidaiari bat sartu zen. Gandhik ez zion eserlekua utzi nahi izan eta gidariak abokatua jo egin zuen. Irain eta mespretxu ugari jasan zituen bidaia hartan: indiarra zelako, ez zioten ostaturik eman nahi.
 
Bizipen horiek guztiek Hegoafrikan arraza beltzak zituen arazoetara hurbildu zuten eta, arrazakeria eta injustizia jasan eta gero, gizartearen egoera zalantzan jartzera eraman zuten.
 
Kontratua bukatu zitzaion eta [[India]]ra itzultzeko prestatu zen. Durbanen agurtzeko festa antolatzen ari zela, [[KwaZulu-Natal]]eko Asanblada Legegilean indiarrak botorik gabe utziko zituen legea prestatzen ari zirela jakin zuen egunkarian. Bertan behera utzi zituen Indiara joateko asmoak eta eskariak egiteari ekin zion, bai [[KwaZulu-Natal]]eko asanbladari, baita britainiar gobernuari ere, legea onartua ez zedin izan. Ez zuen helburua lortu eta legeak aurrera egin zuen, baina [[Hegoafrika]]ko indiarrek jasaten zuten arraza diskriminazio gaineko atentzioa erakarri zuen.
 
Egonaldia luzatuz, [[1894]]an, KwaZulu-Nataleko Legebiltzarreko Alderdi Indiarra sortu zuen eta, erakunde honekin, [[Hegoafrika]]ko indiar komunitatea bildu zuen, prentsa eta gobernuari diskriminazio eta eskubide zibilen urratzeen ebidentzia ugari bidaliz.
 
[[India]]ra joan zen emaztea eta seme-alaben bila eta, [[1897]]ko urtarrilean, berriro zetorren [[Hegoafrika]]ra. Arraza zuriko gizon talde batek eraso zion eta egurra eman zion. Ondoren, bere bizitza osoan zehar egingo zuenari jarraituz, ez zituen salatu.
 
[[Hegoafrika]]ko gerran, hasiera batean, Gandhik indiarrak, eskubide osoko hiritar izan nahi bazuten, parte hartu beharrean zeudela uste zuen. Borrokan egingo ez zuten boluntario taldeak antolatu zituen, britainiarrei laguntzeko. Hala ere, gerra amaitzean, indiarren egoerak ez zuen onera egingo.
 
[[1906]]an, [[Transvaal]]eko gobernuak indiar orok erregistratu behar zuela promulgatu zuen eta honek protesta itzela eragin zuen [[Johannesburgo]]n. Hau izan zen Gandhik ''satyagraha'', biolentziarik gabeko protesta, erabiliko zuen lehen aldia.
 
Gandhik indiarrak lege berriaren aurkako protestara animatu zituen, baina biolentziarik gabe eta gobernuak ezarritako zigorra jasanez. Desafioak 7 urtez iraun zuen eta milaka indiar kartzelaratu, jipoitu eta fusilatu ere egin zituzten. Erregistratzeari uko egin zioten eta derrigortutako erregistro txartelak erre zituzten, beti biolentziara jo gabe.
 
Gobernuak indiarren protesta erreprimitzea lortu zuen, baina atzerrian izan zuten [[Hegoafrika]]ko gobernuak erabiltzen zituen metodo bortitzen berri eta, Jan Christian Smuts jeneralak Gandhirekin soluzio bat negoziatu behar izan zuen.
 
== Inspirazioa ==
[[Fitxategi:Gandhi and Kasturbhai 1902.jpg|300 px|thumb|Mohandas Gandhi eta emazte Kasturba, 1902an]]
[[Fitxategi:Kasturba and children.jpg|left|200 px|thumb|Kasturba Gandhi, lau seme-alabekin]]
[[Fitxategi:Gandhi Johannesburg 1905.jpg|left|200 px|thumb|Mohandas Gandhi Johannesburgen, 1905ean]]
[[Fitxategi:Gandhi and Kasturbhai 1914.jpg|left|200 px|thumb|Mohandas Gandhi eta Kasturba, 1914an]]
[[Fitxategi:Gandhi Kasturbhai.jpg|left|200 px|thumb|Mohandas Gandhi eta Kasturba]]
 
[[Hegoafrika]]n eman zituen urteetan zehar, [[Bhagavad Gita]] izan zen Mohandasen inspirazioa eta baita [[Lev Tolstoi|Tolstoiren]] liburuak ere. [[1880]]ko hamarkadan, autore hau [[anarkismo]] kristaurantzerako bidean sartu zen eta Gandhik hura [[1910]]ean hil arteko harremana mantendu zuen.
 
[[Henry David Thoreau]] estatubatuarra, ''Desobedientzia Zibila'' entseguaren autorea, izan zen Gandhiren beste inspirazio iturrietako bat. Gandhi bera ere gaur egun anarkismo bakezalearen ordezkari kontsideratuta dago.
 
== Indiara bueltan ==
[[Fitxategi:Gandhi spinning.jpg|200 px|thumb|Gandhi gorutan]]
[[Fitxategi:Gandhi back in india1915.gif|right|200 px|thumb|Mohandas Gandhi, 1915ean]]
[[Fitxategi:Gandhi during the Salt March.jpg|left|200 px|thumb|Mohandas Gandhi Gatzaren Martxan]]
[[Fitxategi:Gandhi portrait 1931.jpg|right|200 px|thumb|Gandhi 1931n]]
[[Fitxategi:Nehru gandhi.jpg|right|200 px|thumb|[[Jawaharlal Nehru|Nehru]] eta Gandhi]]
 
[[1915]]ean, Gandhi [[India]]ra itzuli zen. Garai honetarako, bizimodua aldatuta zuen, [[India]]ko ohitura tradizionalenak praktikan jarriz. Egunkari berri bat sortu eta abokatu lanetan hastekotan ibili zen, baina Gopal Krishna Gokhalek nazioarentzako garrantzi handiko pertsona zela sinestarazi zion.
 
Gandhi eta emazte Kasturba [[India]] osoan bidaiatzen ibili ziren. Korrespondentzia aberatsa zeraman pertsonaia garrantzitsuekin eta dietarekin esperimentatzen jarraitu zuen, erlijioa eta filosofian eta, batez ere, politikan, sakonduz.
 
== Lankidetzarik eza ==
Politika arloan, Lehen Mundu Gerra eta gero, Gandhiren pentsaera argi zegoen.
Hona hemen 1922an egin zen Gandhiren deklarazioa:
"Britania Handiarekin elkartzeak India politikan eta ekonomian herririk indargabeena bihurtu zuela atera nuen ondoriotzat (...). Ingelesak etorri aurretik, Indiak eho eta irun egiten zuen milioika langabetuek nekazaritzako errekurtso eskasei irauteko gutxienekoa gehitu ahal izateko beste.
Etxeko industria hori Indiaren bizitzan oso garrantzitsua zen eta hondatu egin dute bide anker eta krudelekin (...). Hirietako biztanleek ez dakite Indiako masak goseak erdi hilik, elikagai faltaz hiltzen doazela; ez dakite euren erosotasun arbuiagarria atzerritar zapaltzailearengandik hartzen duten dirutik datorrela eta diru eta ondasun horiei masei kendu zaizkiela. Ez dira konturatzen Legeak Indian ezarritako gobernua masak zapaltzeko baino ez dela (...). Nire iritziz, txarrarekin ez elkartzea onarekin elkartzea bezain betebehar argia da (...). Nik herritarrei erakutsi nahi izan diet indarkeriazko elkartasunak txarra handitu baino ez duela egiten eta txarrak indarkeriaz bakarrik irauten duenez, txarra indartu nahi ez bagenuen, beharrezkoa zen indarkeriari uko egitea. Indarkeriarik ezak txarrarekin bat egin ez izateagatik irabazitako zigorraren menpe borondatez jartzea dakar."
 
Mohandas Gandhiren deklarazioa 1922an egin zen "Prozezu handia" izenekoan, 1921ean India Gaztea (Young India) aldizkarian ateratako artikulu idatziengatik.
 
== Bigarren Mundu Gerra ==
[[1939]]an, [[Alemania]]k [[Polonia]] inbaditu zuenean, [[Bigarren Mundu Gerra]] hasi zen. Hasiera batean, Gandhi indiferentzia eta britainiarren kontrako biolentziaren aurkakoa izan zen, baina, herriari galdetu gabe, [[India]] gerran sartu zuten eta Legebiltzarreko liderrak haserretu egin ziren, denek dimisioa aurkeztu zutelarik.
 
Eztabaida luzeak izan ziren eta Gandhik askatasun demokratikoaren alde egiten zen gerran ez zutela parte hartu nahi deklaratu zuen, askatasun hori Indiari ukatzen zitzaiolako. Gerra aurrera zihoan heinean, Gandhi independentziarako eta britainiarrak [[India]]tik bidaltzeko urratsak ematen hasi zen.
 
[[India]]rentzako, mugimendu indartsuena izan zen hura; atxilotuen zerrenda bukaezina zen eta biolentzia erabatekoa. Poliziak milaka indiar hil edo zauritu zituen eta kartzelak lepo zeuden.
 
Gandhik eta haren jarraitzaileek ez zuten gerran lagunduko, independentzia ez bazuten lortzen. Liderrak askatasuna lortzeko ''ahimsa'' (biolentziarik ez) eta ''karó ia maró'' (emandakoa edo hartutakoa) praktikan jartzera deitu zituen.
 
[[1942]]ko [[abuztuaren 9]]an, britainiarrek Gandhi kartzelan sartu zuten eta bi urte eman behar izan zituen [[Pune]]ko [[Aga Khan]]en jauregian. Mohandasen bizitzak bi zartako handi jaso zituen; bihotzeko batek bere idazkari Mahadev Desai hil zuen bat-batean, 42 urterekin; eta [[1944]]ko otsailean [[Kasturba]] emaztea hil zen, 18 hilabetez kartzelan egon ondoren. 6 astez [[malaria]]k jota egon zen, eta [[1944]]ko [[maiatzaren 6]]an askatu zuten oso ahul zegoelako. Britainiarrek ez zuten kartzelan hiltzerik nahi, indiarren haserrea pizteko beldur.
 
Gerraren amaieran, britainiarrek agintea indiarren eskuetara transferitzeko agindua eman zuten, baina Gandhik borrokarako deia egin zuen.