Utrechteko Ituna: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
4. lerroa:
Lurraldeei dagokienez, Frantziak galera handirik izan ez bazuen ere, Europako herrialde nagusia izateko aukera galdu zuen. [[Rastatteko Ituna|Rastatteko Bakearekin]] (1714) amaitu zen Utretchteko Ituna. Bake-hitzarmen horren ondorioz, Frantziak Ingalaterrari [[Akadia]], [[Ternua]] eta [[Hudson badia|Hudsoneko badiako]] lurralde eta itsasaldeak eman zizkion; hala, leku haietako arrantza-guneak galdu zituzten euskal arrantzaleek.
 
== NegoziazioaItuna ==
[[Utrechteko Ituna|Utrechteko Bakea]] [[1712]]ko [[urtarrilaren 29]]an hitzartzen hasi zen [[Utrecht]] hirian. Itun hau hainbat akordiok osatu zuten, [[1713]]an hiri hartan bertan izenpetuak. Akordio sail horren ondoren itun osagarri batzuk izenpetu ziren [[Rastatteko Ituna|Rastatt]], Baden eta Anberesen, hurrenez hurren. Bakearekin hasi aurretik, Borboi etxearen bi adarrei eskatu zitzaien ez batzeko erreinu bakar batean Frantziako eta Espainiako koroak.
 
[[Fitxategi:Utrecht Treaty.png|thumb|300px|<small>[[Utrechteko Ituna|Utrecht]], [[Rastatteko Ituna|Rastatt]], [[Badengo Ituna|Baden]], [[Stockholmeko itunak|Stockholm]], [[Nystadeko bakea|Nystad]] eta [[Passarowitzeko Ituna|Passarowitzeko]] itunen arabera, eskuz aldatutako lurraldeak.</small>]]
Lehenbizi, 1713ko apirilaren 11n Frantziak hitzarmen bana izenpetu zuen [[Britainia Handiko Erresuma|Britainia Handia]], [[Zazpi Herbehere Batuen Errepublika|Herbehereak]], [[Savoia (eskualdea)|Saboia]] eta [[Prusiako Erresuma|Prusiarekin]]. [[Karlos VI.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa|Karlos VI.a]] enperadorea izan zen hitzarmen hari kontra egin zion bakarra. Ingalaterrari [[Akadia]], [[Ternua]] eta [[Hudson badia]]ko lurraldeak, eta [[Antillak|Antilletako]] [[Saint Kitts|San Kristobal uhartea]] eman zizkion. Hitz eman zuen [[Dunkerque]]ko gotorlekua desegingo zuela batetik eta, bestetik, uko egingo ziela Luis XIV.ak ilobarengandik Espainian eta Ameriketan lortu zituen merkataritza abantailei. Frantziak, ordainetan, [[Alsazia]] (Alemaniarako giltza) eskuratuko zuen, [[Estrasburgo]] barne. Saboiako dukeari [[Saboiako dukerria|dukerriari]] zegokion lurraldea itzuli behar zion eta, horrez gainera, [[Alpeak|Alpeez]] haraindiko lurraldeak, [[Barcelonnette]]ren ordainetan. Prusiari, batetik, [[Suitza]]ko Neufchâtelgo printzerria, eta, bestetik, erreinu izateko eskubidea eman zizkion (enperadoreak 1700ean emana zion), eta espainiarren mendeko [[Gelderland]] emango ziola agindu zion. [[Tournai]] eta [[Ypres]] Herbehereen esku utzi zituen.
 
Espainia ez zuten Utrechteko batzarrean onartu, harik eta Frantziak berari zegozkion bakeak izenpetu eta, Britainia Handiarekin batera, Espainiako monarkiaren etorkizuna erabaki zuen arte. Britainia Handiari, [[Gibraltar]] eta [[Menorca]] emateaz gain, merkataritzaren alorreko hainbat eskubide eman behar izan zizkion, hala nola, [[Portobelo]]rekin urtero salerosketa harremanak edukitzeko eskubidea (hogeita hamar urterako), eta Espainiaren mendeko Ameriketako lurraldeetan beltzak sartzeko eskubide berezia.
 
[[Zazpi Herbehere Batuen Errepublika]]k, Luis XIV.aren eskutik eta Filipe V.aren izenean, [[Espainiar Herbehereak|Espainiaren mendeko Herbehereak]] hartu zituen, Karlos enperadoreari emateko, honek hitzarmena onartzen zuenean. Frantziaren balizko eraso bati eutsi ahal izateko, Probintzia Batuek gotorleku sail bat ([[Furnes]], Ypres, Menin, Tournai, [[Mons]], [[Charleroi]], [[Namur]] eta [[Gante]]) jaso zituzten, herbeheretarrek eta enperadoreak erdi bana ordaindu zutena. Saboiako dukeari errege izateko eskubidea onartu zitzaion, [[Sizilia|Sizilia uhartea]] eman zioten eta Espainiaren herentzia jasotzeko eskubideak onartu zitzaizkion, baldin eta borboitarren adarra banatzen bazen. Espainiaren eta Portugalen arteko bakea ez zen [[1715]] arte izenpetu. Bake haren arabera, bakoitzak bere konkistak itzuli behar zituen. Hala ere, onartu zen Portugalek [[Colonia del Sacramento]] gordetzea.
 
Frantziaren eta Austriaren arteko gerrak aurrera jarraitu zuen, harik eta inperioaren porrotek Karlos VI.a Utrechteko erabakiak onartzera behartu zuten arte ([[Rastatteko Ituna]]; 1714). Bake haren bidez, enperadoreari itzuli zitzaizkion frantsesek Alemanian egin zituzten azken konkistak, [[Espainiar Herbehereak]], [[Milanerria]], [[Napoliko Erresuma|Napoli]], [[Sardiniako Erresuma|Sardinia]] eta [[Toskanako Presondegiak]].
 
[[Fitxategi:Sitio-barcelona-11-septiembre-1714.jpg|thumb|300px|left|<small>[[1714]]ko irailaren 11n borboitar tropek [[Bartzelona]] hartu zuten.</small>]]
[[Katalunia]]ko auzia ere aipatu zuten Utrechten. Enperadorea saiatu zen lehenbizi Aragoiko erreinua eskuratzen, baina gainerako herrialdeek kontra egin zioten eta, azkenean, katalanak abandonaturik utzi zituen, nahiz eta haiek artean borrokan jarraitzen zuten.
 
Utrecheteko Itunak hainbat ondorio izan zituen. Frantziak Europan zuen nagusitasuna, Luis XIV.ak gogor gorde nahi izan zuena eta [[Westfaliako bakea|Westfaliako oreka]] apurtu zuena, galdu egin zuen. Izan ere, Frantziaren mugak aldatu ez ziren arren, kolonia asko galdu zituen. Luis XIV.a, hala ere, pozik gelditu zen bere iloba Espainiako erregetzara iritsi zenean. Espainia izan zen galera gehien izan zituena, Europako lurralde guztiak galdu baitzituen, baina Iberiar Penintsulako eta Ameriketako lurraldeak gorde zituen. Dena dela, azken horietan ere izan zituen galerak, Britainia Handiari hainbat eskubide eman behar izan baitzizkion ordainetan. [[Britainia Handiko Erresuma]] izan zen itun hartatik etekin hoberenak atera zituena. Europako oreka osatzen zen bitartean, berak aukera izan zuen itsasoz haraindiko inperioa zabaltzeko, ontzidia indartzeko eta merkataritza harremanak mundu osora hedatzeko. Baina Europako orekaren arima ez zegoen oinarri sendoen gainean eraikia, ezta goi mailako arrazoi moraletan ere. Hala, Europako orekaren garaia ([[XVIII. mendea]]) gerra garaia izan zen.
 
Utrechteko sistemaren osagarri izan ziren [[Passarowitzeko Ituna]] Ekialdeko Europan eta [[Stockholmeko itunak|Stockholm]]-[[Nystadeko bakea|Nystadekoak]] iparraldean. [[Otomandar Inperioa]] eta [[Suedia]] izan ziren galtzaileak eta haien hondarrekin irabazleak nolabaiteko oreka egiten saiatu ziren.
 
== Ondorio nagusiak ==