Gizarte estratifikazio: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
lanean tx
tNo edit summary
35. lerroa:
Antzin Aroko eredua dagokie lehen gizarte ehiztari-biltzaileei; haietan, funtzio magikoen titularitatea eta giza nortasunaren ezaugarri batzuk, ziren gizarte desberdintasunerako faktoreak, indarra eta trebetasuna esate baterako, ehizan eta gerran garrantzizko faktoreak ziren aldetik. Oinordekotzan oinarrituak ziren eragin handieneko estratuak, buruzagia eta xamana adibidez (sendatu, etorkizuna asmatu edo izpirituei deitzeko naturaz kanpoko ahalak dituen [[Azti|aztia]] da [[xaman]]a). Gizarte konplexuagoetan, lanerako metalezko tresnak eta lurgintza teknikak ezagutzen zituzten gizarte laborarietan esate baterako, ugariago ziren gizarte desberdintasunak eta hiru estratu nagusitan banatzen ziren: – sistemaren erpinean zeuden gizabanako boteretsu eta pribilegiatu gutxi batzuk, gainerakoek ekoizten zuten soberakinez jabetzen zirenak; – haien azpian zegoen funtzionario eta espezialista klase jendetsuago bat, klase gobernariaren zerbitzupean ziharduena; – oinarrian herri xumea zegoen, gaineko estratuek ezinbesteko zuten soberakina ekoizten zuena.
 
Botere politikoa zen [[Ekialdeko despotismoarendespotismo]]aren araberako sistemaren oinarrizko estratifikazio elementua. Ekialdeko inperio handietan gorpuztu zen sistema hau ([[Txina]], [[India]], [[Egipto]], [[Mongolia]], eta abar), baita [[CristobalKristobal ColonKolon|ColonKolon]]en aurreko Ameriketan eta Afrika beltzean ere. Botere absolutu batek gidatzen zuen estatua, eta burokrazia boteretsu bat arduratzen zen administrazioaz: huraxe zen klase gobernaria. Lurralde zabalak administratzen zituen klase honek eta beharreko bitartekoak ezartzen zituen garapen ekonomikoari begira, herri lanen arloan bereziki. Azpian zeuden mendekoak, botereak inolako pribilejiorik ematen ez zien arren, estatuarentzako lanen bat egiteko prest egon behar zutenak beti.
 
Kasta sistema da gizarte [[hindu]]aren araberako desberdintasun sistema. XVI. mendean hasi ziren portugaldarrak kasta hitza erabiltzen gizarte hinduaren errealitate konplexua adierazteko, eta leinuaren, hau da, familia baten aurrekoak eta ondokoak kontuan hartzen dituen gizarte estratuaren ideia adierazi nahi zuten haren bidez. Oro har, lau ''varna'' ditu kasten araberako hierarkia sistemak, beste horrenbeste gizarte funtzioren ordaineko (''varna'' hitzak hierarkia maila adierazten du sanskritoz): – ''[[brahman]]ak'' (apaizak), – ''[[txatri]]ak'' (gudariak), – ''[[vaisiya]]k'' (merkatariak, negozio gizonak), – sudrak (laborariak, langileak, zerbitzariak). Halarik ere, ''jati'' da kastaren izen hindua, eta espeziea adierazten du, animalia eta landare espezieak esate baterako. Familia-talde diren aldetik, askoz murritzagoak dira kastak ''varnak'' baino eta etorkiak edo odolak zehazten ditu oroz gainetik: honako edo halako kastan sortua da bat; baditu beste bereizgarri batzuk ere: inor bizi den lurraldea; lanbidea; ahaidetasun erregimena, kasta bateko kidea beste kasta bateko zein kiderekin ezkon daitekeen zehazten duena; har dezaketen janari mota. Sistema honen araberako hierarkia zehazten duen irizpidea ez da dirua, ez boterea, baizik eta araztasuna eta zikintasuna bereizten dituen ideia erlijiosoa; halatan, kasta bateko kide izateak halako portaera kodeak eta erritoak betetzea eskatzen du ezinbestean, inor beste kastetako pertsonekiko harremanetan kutsatuko ez bada. Beren kastatik kanporaturiko gizabanakoek kastagabeen edo ukiezinen taldea osatzen dute, gizarte hierarkia hinduaren araberako postu beherenean daude, eta gehien gutxiesten diren lanak egiten dituzte. Bi mila urtetik gora dituen sistema guztiz estatiko honek berebiziko eragina du egun ere, eta Indiako jende gehienaren bizitza eta harremanak baldintzatzen ditu. Halarik ere, mendebaldeko bizimodua eta pentsamoldea errotzen ari dira arian-arian gizarte hinduan, hirietako klase ertainetan eta goi burgesian batez ere, eta gizarte aldaketa honek kolokan jar lezake sistema honen egonkortasuna.
 
Estamentu sistema [[Erdi Aro]]ko Europan egokitu da batez ere (V. eta XVI. mendeen artean) eta gure garaiko industria estatuetako klase sistemaren aurrekoa da historian. [[Feudalismo]] deritzo estamentuen araberako erlazio sistemari, eta lurraren jabetza feudalaren araberako ordena da haren oinarria. Lur jabetza handia zen feudoa, eta jauna zen haren jabea; jaunaren mendekoak hertsiki lotuak ziren landu beharreko lurrari, eta kopuru jakin batzuk ordaindu behar izaten zizkioten jopu edo mendekoek jaunari –ondasun, zerbitzu edo diru bidez– lurra erabiltzeagatik eta jasotzen zuten babesagatik. Sistema feudalaren arabera, betebeharrak zituen gizartekide laiko orok mailaz gorago zegoen beste baten aurrean, eta erregea edo enperadorea zegoen erpinean. Halatan, mendekoek zerbitzuak eta ondasunak zor zizkioten beren jaunari; behe mailako jaunek, zaldunek, maila goragoko jaun bati ([[konde]], [[baroi]]…) obeditu behar zioten, eta goi mailako jaunek leialtasunezko zina egin behar zioten erregeri. [[Feudalismo|Gizarte feudaletanfeudal]]etan, bi oinarri nagusi zituen gizarte funtzioen banakuntzak: alde batetik, leialtasuna zin egin behar zion mendekoak maila goragoko jaunari eta, bestetik, aldi berean aitortu behar zuen mendekoak zinaren araberako obligazioak beteko zituela ezinbestean. Halatan, gizartekideen arteko kontratu loturen bidez itxuratzen zen gizarte feudalaren batasuna; maila behereenetik hasi eta goraino kateatzen ziren lotura haiek; ohitura zen oinarria, indarra zen arrazoia eta eliza zen sistemaren babesa. Gerokoan, faktore batzuen eraginez –hirien hazkundea, industria ekoizpen gero eta handiagoa, merkataritza gero eta zabalagoa, aldaketa ideologiko sakonak– urratu egin zuen gizarte feudalak kapitalismoranzko bidea, eta horrenbestez sortu zen gizarte estratifikazio sistema berri bat, klase sistema edo klase egitura.
 
 
45. lerroa:
== Klase sistema ==
 
Gizarte estratifikazio sistema hau hertsiki lotua dago industria [[kapitalismo]]ak [[XIX.. endetikmende]]tik egun arte mendebaldeko gizarteetan bideratu duen garapen, zabalkunde eta bilakaera prozesuarekin. XIX. mendean zabaldu zen klase hitza gizarte mota berria adierazteko, hitz horren etimologiak Erromako inperioaren garaietara garamatzan arren. Izan ere, estatuari ordaindu beharreko zerga kopuruaren arabera banatzen zuten erromatarrek populazioa, eta gizarte geruza bakoitza adierazteko erabiltzen zuten, hain zuzen ere, klase hitz latindarra.
 
Oro har, talde ekonomiko gisa definitzen dira klaseak eta, horrenbestez, aberastasuna, errenta, soldatak, etekinak, lanbide mota edo boterea banatzerakoan aintzat hartzen den desberdintasunaren araberako hierarkia eta ordena egitura dugu klase sistema.
64. lerroa:
Elkarte anonimo bihurturiko enpresen hazkundea da prozesu horren erakusgarri bat), kapitalismoaren estadio aurreratuenetan langileria bere egoeraren kontzientziaren jabe egingo da eta horrenbestez sortuko da [[klase borroka]]. Halatan sortuko da kapitalismotik berdintasunean oinarrituriko gizarte eredu bat, klaserik gabeko gizartea: komunismoa.
 
Erantsi beharra dago ekoizpenerako bitartekoen jabetza harremanetan oinarrituriko klase eredu dikotomiko hau gizarte mota historiko bakoitzean gertatu dela eta, Marx-ek berak aitortu zuen bezala (bere historia lanetan bereziki: ''[[Luis Bonaparte]]renBonaparteren [[18lainoteko Brumarioa18a]]'' eta ''[[Klase borroka (liburua)|Klase borroka]]'' [[Frantzia]]n 1848-1850 bitartean), klase menderatzailearen eta klase menderatuaren artean badira trantsizio-klase batzuk, gizarte gatazka larrietan disolbatu eta bi klase antagonikoetako baterantz lerratzen direnak. Kapitalismoaren kasuan, esate baterako, klase ertainen estratu beherenak –industrialari txikiak, dendariak, errentistak, eskulangileak eta nekazariak– langileriaren lerroetara makurtuko lirateke, ez bailukete merkatu kapitalistan lehiatzeko gaitasunik edukiko; izan ere, kapitalista handien esku egongo litzateke merkatua eta aukera izango lukete horrenbestez bitartekoetan, batez ere teknologikoetan, kapital inbertsio gero eta handiagoak egiteko, eta ekoizpena emendatuko litzatekeen heinean merketuko litzateke merkaturaturiko produktua.
 
=== Max Weberren teoria ===
 
Max Weber-ek gizarte klaseen gainean bideratu zuen interpretazioak baldintza ekonomiko objektiboak ditu oinarri nagusia, Marx-eneanMarxenean bezala, baina aintzat hartu zituen era berean beste faktore batzuk, hala nola ezagutza teknikoak eta agiriak (tituluak edo diplomak) edo pertsonek irits ditzaketen lan moldeei eta, horrenbestez, soldata eta lan egoerari dagozkien kualifikazioak.
 
Lau klase bereizi zituen: – klase jabea, – intelligentsia edo administrazio eta gestio klasea, – burgesia txiki tradizionala edo negozio pertsona eta merkatari txikien klasea, eta – langileria.
87. lerroa:
1940. eta 1950. urteetan plazaratu zen teoria [[Funtzionalismo|funtzionalista]] marxismoak gizarte estratifikazioaren gainean egiten zuen interpretazioaren alternatiba gisa. Estatu Batuetako soziologiaren esparruan gorpuztu zen ikuspegi honen arabera, mailakatuak daude gizarte esparruak baina ez ordea elkarrekiko gatazkan, eta beti bat dirau horrenbestez indarrean dagoen gizarte ordenak.
 
Halatan, alde batera uzten dute funtzionalistek gizarte klasearen kontzeptua, hain zuzen ere soziologia marxistak oinarritzat erabiltzen duena, gizarte estratifikazioaren ikuspegi antagoniko gatazkatsua eta, beraz, indarrean dagoen gizarte ordenaren aurreko ikusmolde iraultzailea. Weber-enWeberen teoriari jarraiki, funtzionalisten iritziz prestigioan eta gizarte kontsiderazioan oinarrituriko gizarte posizioak zehazten dira estatusaren arabera.
 
Haien ustez, sari gisa egokitzen dira gizabanakoak eta [[gizarte talde]]ak estratifikazio sistema horretan, norberak dituen merezimenduen eta gizarteari bizirik iraun eta egokiro jarduteko eskaini dion laguntzaren arabera. Halatan, merezimenduetan oinarrituriko sistema honek gizabanakoen gizarte mugikortasun handia eragiten du gizarte hierarkiaren araberako mailetan zehar, aukera ematen baitie seme-alabei gurasoen gizarte maila gainditzeko (belaunaldien arteko mugikortasuna) edo gizarte mailak bizitza aktiboan zehar gainditzeko (belaunaldi barruko mugikortasuna). Izan ere, ikuspegi honek guztiz berresten du sistema kapitalistaren nagusitasuna, azken honek gizarte mugikortasun maila handia ziurtatzen duelakoan eta, horrenbestez, gizarte gatazka murrizten duelakoan.
96. lerroa:
=== Egungo teoriak ===
 
Bi dira industria gizarte aurreratuenetako klase sistemen gaineko interpretazio teoriko nagusi eraginkorrenak. M. Weber-ekWeberek eta K. Marx-ekMarxek aurkeztu zituzten eskemetan oinarritzen dira biak. Teoria eklektikoak dira, bi autoreen elementuak hartzen dituztelako, eta aintzat hartzen dituzten elementu marxisten edo webertarren ondoko joera gisa azaltzen dira oroz gainetik. II. Mundu Gerraz geroztik gizarte kapitalistetako klase sistemetan gertatu diren aldaketak dituzte bi joerek aztergai. Besteak beste, elkarrekiko harremanetan diharduten bi prozesuren garapenak sorrarazi dituzte aldaketa hauek. Alde batetik, Ongizate Estatuaren araberako gizarte politikak bideratu dira (1980. urteetan gertatu da hori Espainian); ekonomia kapitalistak eragiten dituen gizarte desberdintasunak murrizteko bideratzen diren neurri hauen bitartez, gizarte segurantza, zerbitzuak eta laguntzak ematen zaizkio biztanleen oinarrizko premiei (etxebizitza, osasuna, hezkuntza, errenta) erantzun ahal izateko. Horregatik dira gero eta beharrezkoagoak ongizatearen langile deiturikoak, hau da, gizarte zerbitzuetako langileak.Beste aldetik, kudeaketan oinarrituriko kapitalismoa garatu da; nagusi dira, beraz, enpresa eta elkarte anonimo handiak, haien gidaritzan dihardute esku langile ez diren enplegatuek, hala nola zuzendariek, administrazio buruek, marketing adituek eta, oro har, maila handiko profesionalek, eta enpresa jabeak ez diren arren, haien esku eta jarduerapean dago neurri handi batean ekoizpen sistemaren gaineko kontrola.
 
[[John Goldthorpe]]-k eta beste batzuek klase banakuntzaren gainean bideratu duten eskema teoriko «neowebertarrari» jarraiki, lanbide mailaren araberako taldeak hartzen dira kontuan, hau da, gizabanakoek dituzten diru-sarrerak, enplegu maila, segurtasun ekonomikoa eta baliabide ekonomikoetan aurrera egiteko gaitasuna hartzen dira kontuan gizarte taldeak bereizterakoan; banakuntza honetan eragina du, halaber, kide bakoitzak ekoizpen prozesuaren aginte eta kontrol sistemetan duen lanbide edo kokalekuaren estatusak. Ikuspegi honetatik, bestelako lanbideak dituzte «iturgin autonomo» batek, «maisu iturgin» batek eta «iturgin enplegatu» batek.
123. lerroa:
1970. urteetatik aurrera, hainbat ekonomia, politika eta gizarte prozesu ari dira gizarte desberdintasunerako joerak zehazten eta, horrenbestez, industria gizarte aurreratuenetako gizarte egitura aldarazten.
 
Prozesu horien artean, aipagarria dugu [[Ongizate-gizarte|Ongizate Gizartea]] agintzen zuen ereduaren krisia, lan merkatuaren liberalizaziorantz zuzenduriko politikek argiro erakusten diguna: izan ere, neurri horien eraginez emendatu dira lanpostuen behin-behinekotasuna eta epe laburreko edo lanaldi partzialeko kontratuak, hazi da legez kanpoko ekonomiaren edo adierazi gabeko lanaren eremua, eta hedatu da azpienplegua edo behe mailako enplegua, maila goragoko pertsonek soldata apalak jasorik bideratzen dutena; arian-arian murriztu dira gizarte babeserako baliabideak –langabetuentzako prestazioak, jubilazioak, alargun pentsioak, eta abar– eta pribatizatuz joan dira zerbitzu publikoak. Kontuan hartu beharreko beste prozesu batzuk ditugu industria hustutzea eta ekoizpen sistemen eraberritze teknologikoa, enplegua galarazi eta pertsona langabetuen, eta batez ere luzaz lan gabe daudenen, kopurua emendarazi duena.
 
Prozesu hauen argitara suma daiteke, Pahl-en arabera, gizarte polarizaziorako prozesu bat, ondorioz bi familia mota sorrarazten duena. Alde batean daude gutxienez kide baten aldetik lan egonkorra eta diru sarrera finkoak dituzten familiak, eta bestean ezein kideren aldetik soldatapeko lanik ez duten familiak, hau da, diru sarrerarik ez duten familiak. Urritasuna eta pobrezia espiral negatibo baten barnean murgiltzen dira hauek, gizartetik kanpo bizi direlako eta erraz honda daitezkeelako.