Martin Cahill: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t bizialdia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
20. lerroa:
Dublin hiriaren iparraldeko auzune batean jaio zen. Bere gurasoak, Patrick Cahill, [[itsasargi]] zaindari alkoholiko bat eta Agnes Sheehan izan ziren. Bere oinarrizko heziketa jaso zuen garaia inguruan, Martin bere anai nagusia zen Johnekin batera familiako ekonomia eskasaren alde esku bat botatzeko asmoz lapurtzera atera ohi ziren. [[1960]]an bere jaiotze auzunea hirigintza plan baten ondorioz erautsi ondoren bere familiarekin batera hiriko Crumlin auzoan dagoen 210 Captains Road kalera lekualdatu zen. Martin haurra bizi zen bere kale berdinean zegoen Kristau Anaien Ikastetxera joan zen ([[ingeles]]ezko bere laburdura "CBS" hizkiak dira), baina handik lasterrera klaseetatik piper egiten eta bere anaiekin batera lapurreta txikiak burutzen hasi zen. 15 urterekin [[Royal Navy]]n (Britainiar Itsas Gudarostea) sartzen saiatu zen, baina atzera bota zuten, ustez hala eskatu ezkero etxe pribatuetan sartzeko bere burua aurkeztu baitzuen.<ref>Paul Williams, "The General," pág. 21</ref>
 
16 urteko adinarekin bi lapurretengatik zigortua izan ondoren [[OffalykoOffaly konderria|Offaly konderrian]]n dagoen Daingean udalerriko Maria Guztiz Garbiaren Oblatoek zuzenduriko lanbide eskola batera bidali zuten. Zigorra amaitzean, zorren ordainketa ezarengatik Dublin Corporation erakundeak etxetik bota berri zuen bere familiarekin berrelkartu zen. Rathmines auzoko etxe zarpail batzuez osaturiko Hollyfield Buildings etxaldera lekualdatu ziren. Handik gutxira, auzo hartako neska bat zen Frances Lawless ezagutu eta biak ezkondu ziren. Bere anaiekin bat, Martinek inguruetako auzoetan aldikako lapurretak gauzatu zituen, hauetako batean [[Garda Síochána]]k (Irlandar polizia) konfiskatutako armen biltegian ere ostu zutelarik. Ordudanik, Cahill anaiak armen bidez burututako lapurreta jardueretan buru-belarri ekin zioten.
 
== Osperako bidean ==
36. lerroa:
 
== Eragina kultura herrikoian ==
[[1998]]an [[John Boorman]] zuzendariak [[Brendan Gleeson]] aktoreak antzeztutako "[[The General (1998ko filma)|The General]]" filma zuzendu zuen. Filmak [[CannesekoCannesko Zinemaldia|Canneseko Zinemaldian]]n zuzendari onenaren saria irabazi zuen. filma hau Williamsen liburuan oinarrituta dago, hau era berean "[[Sunday World]]" egunkariko gertakarien ataleko arduraduna delarik. Bitxikeri gisa, Boormanek bere etxebizitzan Cahillen lapurreta bat izan zuen, honek bere "[[Deliverance]]" filmaren bidez lortutako soinu banda onenaren sari gisa emandako [[Urrezko Diskoa]] ostu zuelarik. Gertakari hau filmeko une batean irudikatzen da<ref>http://industrycentral.net/director_interviews/JB03.HTM Safe Haven. Salon.com (ingeleraz)</ref>.
 
''[[Veronica Guerin (filma)|Veronica Guerin]]'' ([[2003]]) filmaren arabera, Cahillen heriotza [[John Gilligan]]ek agindu omen zuen. Filma honetan Gilligan eta Traynor ez dira Cahillen menpeko gisa irudikatzen, talde etsai edo aurkari bateko kide gisara baizik.