Garai helenistikoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t →‎Alexandro Handiaren ondarea: barne lotura zuzenketa
t →‎Kultura helenistikoa: barne lotura zuzenketa
31. lerroa:
 
== Kultura helenistikoa ==
Kulturaren ikuspuntutik, zibilizazio grekoa Alexandroren inperioa osatzen zuten ekialdeko herrietara eramatea suposatu zuen [[helenismoahelenismo]]kak. Emigrazio oldeak erakarri zituzten Greziatik errege greko-mazedoniarrek; aldez aurretik zeudenen gainean, sortu zituzten erresumak eta, hala, Ekialde osora zabaldu ziren hizkuntza, bizimodu, politika eta erakunde grekoak. Hiriak, antzina izan zuen esanahi politikoa galdurik, kultura horren gertaleku izaten jarraitu zuen. Baina, hiritarren bizitza politikoan parte hartzea ezabaturik, monarkiaren antolamendu zorrotzaren baitan mendeko bihurtu zen gizabanakoa. Filosofia eskola berriak sortu ziren, [[estoizismo]]a eta [[epikureismo]]a adibidez, gizonaren patuari buruzko erantzunak eman beharrak bultzatuta.
 
Hiri handien eraikuntzarekin espazio urbanoaren neurriak aldatu ziren, eta zientziek, arteek eta letrek aurrera egin zuten, prestijiozko arrazoiengatik erregeek sustaturik. Helenismoan, hirietako kultura zenez gero, indar handia izan zuen hirigintzak. Hirien plangintza egiterakoan, marrazki hipodamikoa deritzana erabili zen, lauki zuzenez osatua, kaleek eremu oso antzekoak mugatzen zituztela. Auzuneak funtzionalak ziren, eta osagai monumentalak izaten zituzten apaingarri: sarrera ateak, [[agora]], antzokia, gimnasioa, tenpluak, zutabediak eta atariak.