Maria Antonia Eskibel Navarrete: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
28. lerroa:
[[Espainiako Independentzia Gerra]]n ezaguna egin zen [[Miguel Ricardo Alaba |Miguel Ricardo Alaba Eskibel, Alaba Jenerala]], lehengusua zuen.
 
Maria Antonia [[1798]]ko [[abenduaren 29]]an ezkondu zen Antonio Fernández Navarrete eta Ximenez Tejadarekin<ref>http://basques.linhd.es/items/show/2029</ref>. 20 urte zituen eta senarrak, berriz, 39. Antonio familia liberal eta ilustratu batetik zetorren eta [[1776]]tik [[1793]]ra bitartean, [[Euskalerriaren Adiskideen Elkartea|Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko]] kide izan zen. Bikoteak bi seme-alaba izan zituen: Benito, Dean eta kanonigo Zaragozako Seoan, eta Demetria, [[1819]]an bere lehengusu propio zuen Antonio Gervasio Fernandez Navarreterekin ezkonduko zena.
 
Senarra [[Ábalos]]ekoa ([[Errioxa]]) bazen ere, Maria Antonia ez zen normalean Gasteiztik urrundu eta bertan jaio ziren bi seme-alabak ere.
34. lerroa:
Familia liberalismo moderatuan kokatu zen, baina Maria Antonia erredikalago bilakatzen joan zen. [[1814]]ko otsailean, frantsesak joanak ziren, jada, eta atxilo hartu zuten, [[frantsestu]]a zelakoan. Paradero bera izan zuten beste hainbat gasteiztarrek, Genaro Maria Gamiz, Inozentzio Santa Maria apaiza, Casimiro Javier eta Ramon Maria de Urretxu Díaz del Carpio (aita-semeak), Narrosko markesa zen Joakin Maria Egia Agirre, Valentín González Echávarri eta abarrek.
 
[[1830]]eko [[apirilaren 30]]ean, Maria Antonia alargun geratu zen, Antonio Ábalosen[[Ábalos]]en hil zenean. Gasteizen bizitzen jarraitu zuen eta ospe handia zuen bere etxean antolatzen zuen tertuliak, hiriko burgesia liberalak gustuko zituenak.
 
[[1849]]an hil zen [[Gasteiz]]en<ref>http://www.vitoria-gasteiz.org/wb021/http/contenidosEstaticos/adjuntos/es/29/90/62990.pdf</ref>.
 
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia_zerrenda}}
 
{{bizialdia|1778ko|1849ko|Eskibel Navarrete, Maria Antonia}}
[[Kategoria:emakumeak]]
[[Kategoria:gasteiztarrak]]
[[Kategoria:frantsestuak]]