Tommaso Landolfi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
jaiotza data zuzendu
t +biografia infotaula automatikoa, +bizialdia
1. lerroa:
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
 
'''Tommaso Landolfi''' ([[Pico (Italia)|Pico]], [[Lazio]], [[1908]]ko [[abuztuaren 9]]a - [[Ronciglione]], [[Italia]], [[1979]]ko [[uztailaren 8]]a) [[italia]]r idazlea izan zen.
 
5 ⟶ 7 lerroa:
 
Lehenengo liburua idatzi zuenetik bertatik, nabarmena zen bere idazkeraren originaltasuna: ''Dialogo dei massimi sistemi'' (1937, "Sistema handiei buruzko elkarrizketa"). Lehenengo urteetan, abangoardiako aldizkariak irakurtzen zituztenen eskura besterik ez ziren iristen bere lanak. Lan horietako pertsonaiak bitxiak ziren, umore beltzaz baliatzen zen, eta animaliak sartzen zituen askotan protagonista gisa. ''Pietra lunare'' (1939) lanean, esate baterako, mutiko gazte baten eta ahuntz eme baten arteko ezkutuko harremana azaltzen du. 1942an ''La Spada ''("Ezpata") lan [[sadismo|sadikoa]] argitaratu zuen, eta ondoren, ''Cancroregina'' (1950) [[zientzia-fikzio]]ko kontakizuna. ''Le Due Zittelle'' (1950, "Bi Neska Zaharrak") lanean, berriz, bi neskazaharrek hazitako tximino baten abenturak eta heriotza azaltzen ditu. 1953an ''La Bière du pécheur'' ("Arrantzalearen hilkutxa") argitaratu zuen, gogoeta autobiografikoak eta datarik gabeko egunkarietako orrialdeak nahasten dituena. Landolfik idatzi zuen guztia larritasunak eragina da, eta bere lanetan beti agertzen da erruaren ideia, pertsonaien beldurren eta fobien bidez adierazia. [[Intzestu]]a ere gai arrunta da Landolfiren lanetan, ''Un Amore del nostro tempo'' (1965, "Gure garaiko amodioa") obrak erakusten duenez.
 
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/26}}
 
{{bizialdia|1908ko|1979ko|Landolfi, Tommaso}}
[[Kategoria:1908ko jaiotzak]]
[[Kategoria:1979ko heriotzak]]
[[Kategoria:Italiako idazleak]]
[[Kategoria:Beldurrezko idazleak]]