Sumer Is Icumen In: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orri berria: «'''''Sumer Is Icumen In''''', ingelesez '''''Summer is a-comin' in''''', '''''Summer Canon''''' edo '''''Cuckoo Song''''' (euskaraz ''Uda Badator'', ''Udako Kanona'' edo...»
(Ez dago alderik)

00:24, 23 urtarrila 2017ko berrikusketa

Sumer Is Icumen In, ingelesez Summer is a-comin' in, Summer Canon edo Cuckoo Song (euskaraz Uda Badator, Udako Kanona edo Kukuaren Abestia) Ingalaterrako Erdi Aroko abesti bat da. Jatorriz, XIII. mendekoa eta berez Wessexko erdi ingelesez idatzia zen, hortik gaur egungo ingelesarekin alderatuz gero duen bere izenburu bitxia.

Hitzek udaren etorrera, kukuaren abestia eta naturaren berpizteari aipamen egiten diote.

Erresuma Batutik kanpo kasik ezezaguna den abestia izan arren, Ingalaterran musika mota honen zaletuen artean nahiko hedatua den musikalana da, elizkizun eta ospakizunetan maiz jo eta abestu ohi delarik.

Zineman, adibidez, 1973ko The Wicker Man filmaren soinu bandako abestietako bat izan zen.

Kanpo loturak