Joseba Zubimendi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
5. lerroa:
Joseba Zubimendi [[Donostia]]n (Gipuzkoa) jaio zen 1898an. Aita azpeitiarra zuen, hargin etorria Donostiara, [[Artzain Onaren katedrala]] edo eraikitzera.
 
Euskaltzalea izan zen, Koldo Izagirrek dioenez XX. mendeak eman dituen [[euskaltzaletasun|euskaltzale]] handienetakoa. Haren eraginez sortu ziren [[Eusko Abesbatza]], ''[[El Pueblo Vasco]]'' egunkariko euskarazko atala, [[Unión Radio]] irratiko euskarazko saioa, eta beste ekitaldi asko, [[bertsolaritza]] bultzatzeko eta suspertzeko asmoz. Ahots ona zuen, [[Donostiako Orfeoia]]n kantatzen zuen, bakarlari gisa, eta irratsaio ederrak egiten zituen. [[Olerkigintza|Poesia]] ere idatzi zuen, garai hartan olerkigintza baitzen euskalgintzaren zama aurrera emeki zeraman gurdia. Garai hartan poesiak itzala zuen euskaltzaleen artean, eta [[prosa]] eredua bera ere mendean zeukan, gaur ez bezala.
 
[[Kanbo]]n (Lapurdi) 1939an idatzitako testuak, bere garaian ''[[Eusko Deya]]''n argitaratuak, ''Matxin Irabola, Senpereko bertsularia'' liburuan bilduta agertu ziren 2010ean. Kanbo erbeste izan zitzaion Zubimendiri, [[Espainiako Gerra Zibila]]ren ondoren. Testurik gehienetan bertsolaritza eta bertsolariak aipatzen badira ere, garai bateko kronika zehatz eta konplitua eginez, hitzak ez dira horretara mugatzen soilik, harantzago doaz eta euskaltzaletasunaren argazkia ekartzeaz gainera, nolabaiteko kronika sentimentala ere azaltzen digu, euskaltzaletasuna sentimendua baita, arrazoia baino areago. Testuak irakurgarriak dira oraindik eta, neurri batez, eredugarriak ere bai. Zubimendi bertsozale eta euskaltzaleak, gerran garaitua izandakoak, bere memoria darabil aurreraka eta atzeraka, eta behin ezagututako jendea, adiskideak izan nahiz ez, dakartza gogora, izan zena esateko asmoz.