Chet Baker: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
1. lerroa:
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
[[Fitxategi:Chet675.jpg|thumb|right]]
'''Chesney Henry "Chet" Baker, Jr.''' ([[Yale (Oklahoma)|Yale]], [[Oklahoma]], [[1929]] - [[Amsterdam]], [[1988]]) [[estatubatuar]] jazz-musikagilea izan zen. Aita nekazari eta gitarra-jotzaile zuen. Tronpeta-jotzaile gisa hasi zen ''Glendale High School''eko dantza-orkestran. 1946an 298. gudarosteko orkestran jo zuen ([[Berlin]]) eta [[Bebop|bop musika]] ezagutu zuen. [[Kalifornia]]ra itzuli zenean, musika-teoria ikasten hasi zen [[Los Angeles]]en (1948). 1950ean [[Ameriketako Estatu Batuetako Armada|armadan]] sartu zen berriz ere, eta Los Angeleseko ''Presidio Army Band''era bidali zuten. Garai hartan Los Angeleseko jazz-klubetara joaten zen, eta han [[Dexter Gordon]] ezagutu zuen. [[Gerry Mulligan]]ek 1952an bere laukotean aritzeko deitu zion. 1953an talde hori utzi, eta [[Russ Freeman]] piano-jotzailearekin batera beste laukote bat osatu zuen. Garai horretan hasi zen abesten. Disko ugari grabatu zituen, [[Paris]]en, Kalifonian eta [[New York]]en. 1959an espetxeratu egin zuten [[droga]] zela-eta, eta sei hilabete eman zituen espetxean. 1964an arrakasta handiko kontzertua eman zuen [[Stan Getz]]ekin batera Newporteko Jaialdian. 1968an bere droga-banatzaileak masailezurra hautsi zion, eta hala hasi zen Bakeren beheraldia. Zenbait agerraldi izan zituen; 1974an ezin ahaztuko kontzertua eman zuen Gerry Mulliganekin; zenbait disko grabatu zituen, eta Europan barrena ibili zen. 1988an, Amsterdamen zela, hoteleko bigarren solairutik erori zen; oraindik ez da argitu zer gertatu zen.
== Erreferentziak ==
6. lerroa:
{{ lur | data=2011/12/26}}
 
{{biografia zirriborroa|Oklahoma}}
{{DEFAULTSORT:Baker, Chet}}
{{bizialdia|1929ko|1988ko|Baker, Chet}}
 
[[Kategoria:1929ko jaiotzak]]
[[Kategoria:1988ko heriotzak]]
[[Kategoria:Ameriketako Estatu Batuetako jazz musikariak]]
[[Kategoria:Ameriketako Estatu Batuetako musikariak]]
[[Kategoria:Oklahomarrak]]
[[Kategoria:Ameriketako Estatu Batuetako jazz musikariak]]
[[Kategoria:Ameriketako Estatu Batuetako tronpeta-jotzaileak]]