Emilio García Gómez: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t +barne loturak
t clean up using AWB
1. lerroa:
'''Emilio García Gómez''' ([[Madril]], [[Espainia]], [[1905]]eko [[ekainaren 4]]a - [[1995]]eko [[maiatzaren 31]]) espainiar [[idazle]], [[filologia|filologo]], [[historia]]lari eta [[arabista]] izan zen.
 
== Biografia ==
Madrilgo Unibertsitatean egin zituen filosofia eta letretako ikasketak, [[arabiera]]ko espezializazioarekin. ''[[Honoris causa]]'' doktore egin zuten zenbait unibertsitate europar eta arabiarretan ([[Sevilla]], [[Granada (argipena)|Granada]], [[Kairo]], [[Aljer]] eta abar), eta 1932an Granadako Ikasketa Arabiarren Eskolako zuzendari izendatu zuten. Harrezkero, hainbat erakunderen zuzendari izan zen Europan eta arabiar herrialdeetan, eta hainbat sari jaso zituen (Asturiasko Printzea, Espainiako Historiako Sari Nazionala, Frantziako Ohorezko Legioa eta Libanoko, Siriako eta abarreko sari gorenak).
 
[[Diplomazia|Diplomatiko]] gisa ere lan egin zuen; 1958tik 1960ra bitartean, [[Bagdad]]eko [[enbaxada|enbaxadore]] izan zen, eta ondoren, [[Beirut]]era (1960-2962) eta [[Ankara]]ra (1962-1969) joan zen.
 
Emilio Garcíak [[literatura arabiarra]]ri buruzko argitalpen, itzulpen eta ikerketa ugari egin zituen, eta azken urteetako arabista handienetakotzat hartu da. [[Olerkigintza]] hispaniar-arabiarreko lanen itzulpen bikainak egin zituen, adibidez, ''Poemas arabigoandaluces'' (1930, "Olerki arabiar-andaluzak"), ''Cinco poemas musulmanes'' (1944, "Bost olerki musulman") eta [[Ibn Hazm]]en ''El collar de la paloma'' (1953, "Usoaren lepokoa"). [[Karxa|Karxei]] buruzko lan gogoangarriak ditu, Ángel Rodríguez Calvente ezizenez sinatuak horietako batzuk. Aipagarriak dira ''Las jarchas mozárabes y los judíos de al-Andalus'' (1957, "Karxa mozarabiarrak eta Al Andalusko juduak") eta ''Las jarchas romances de la serie árabe'' (1966, "Arabiar saileko karxa erromantzeak"), batez ere, eta azpimarratzekoak dira, orobat, ''Ibn Zamrak, el poeta de la Alhambra'' (1975, "Ibn Zamrak, Alhambrako olerkaria"), ''Sevilla en el siglo XII'' (1981, "Sevilla XII. mendean"), ''Poemas árabes en los muros y fuentes de la Alhambra'' (1986, "Alhambrako hormetako eta iturrietako olerki arabiarrak"), berrogeita hamar urteko ikerketa-lanen emaitza, eta ''Foco de antigua luz sobre la Alhambra'' (1988, "Antzinako argia Alhambran").