Cannon (telesaila): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
6. lerroa:
== Argumentua ==
{{argumentua}}
Frank Cannon ([[William Conrad]]) detektibe lanetan sartutako [[Los Angeles]]ko polizia ohi lodikote bat da, adinean nahiz kiloetan sartutxoa egon arren, kasuak argitzeko eraginkortasun handia du. Goi mailako bezero dirudunei faktura garestiak aurkezten dizkie, ondoren ekonomikoki estuasunetan edo larri dabiltzan bezeroei ikerketa lanak dohainik egiteko. Gustu eta moko fineko gizona da, janzalea eta auto garesti zalea,.
 
Hasiera batean ezkondugabea dirudien arren, telesaila aurrera doan einean, iraganean ezkondua eta haur baten aita izan zela azaleratzen da, hasiera batean auto istripu batean hil zirela aipatu arren, gerora bai emaztea nahiz semea erailak izan zirela argituko da, alegia, alarguna dela.