Ireki menu nagusia

Cannon AEBetako detektibe telesail bat da. Edward Hume ekoizleak sortu zuen. 1971ko irailaren 14tik 1976ko martxoaren 3raino CBS katean aireratu zen. William Conrad aktoreak antzeztu zuen. ETB2an gaztelaniaz aireratu zen.

Cannon (telesaila)
William Conrad Cannon 1972.JPG
Jatorria
Jatorrizko izenburua Cannon
Jatorrizko herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Sasoi kopurua 5
Atalak 124
Ezaugarriak
Genero artistikoa detektibe-fizkioa
Hizkuntza ingelesa
Iraupena 45 minutu
Antzezlea(k)
William Conrad
Ekoizpena
Ekoizlea Quinn Martin Itzuli
[[Kategoria:Quinn Martinek Itzuli ekoitzitako telesailak]]
Bestelako lanak
Musikagilea John Carl Parker Itzuli
Emanaldia
Jatorrizko igorlea CBS
Hasiera-data 1971ko irailaren 14a
Amaiera-data 1976ko martxoaren 3a
Fikzioa
Kontakizunaren tokia Los Angeles
Kanpo loturak

Cannon detektibea Barnaby Jones (1973-1980) detektibe telesaileko zenbait ataletan ere gonbidatu gisa agertu zen.

ArgumentuaAldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Frank Cannon (William Conrad) detektibe lanetan sartutako Los Angelesko polizia ohi lodikote bat da, adinean nahiz kiloetan sartutxoa egon arren, kasuak argitzeko eraginkortasun handia du. Goi mailako bezero dirudunei faktura garestiak aurkezten dizkie, ondoren ekonomikoki estuasunetan edo larri dabiltzan bezeroei ikerketa lanak dohainik egiteko. Gustu eta moko fineko gizona da, janzalea eta auto garesti zalea.

Hasiera batean ezkondugabea dirudien arren, telesaila aurrera doan einean, iraganean ezkondua eta haur baten aita izan zela azaleratzen da, hasiera batean auto istripu batean hil zirela aipatu arren, gerora bai emaztea nahiz semea erailak izan zirela argituko da, alegia, alarguna dela.

Kanpo loturakAldatu