Francis Ford Coppola: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
7. lerroa:
Kaliforniako unibertsitatean ikasi zuen, eta hasieran gidoiak idatzi zituen. [[1962]], urtean zuzendu zuen bere lehenengo filma: ''Tonight for sure!''. [[1969]]an, [[George Lucas]] adiskidearekin batera, ''[[American Zoetrope]]'' izeneko estudioak fundatu zituen. Lucasen ''[[THX 1138]]'' ([[1971]]) lehendabiziko [[film (zinema)|filmak]] porrotara eraman zituen estudioak, baina ''[[The Godfather]]'' ([[1972]]) lanaren arrakasta itzela zela-eta, [[Hollywood]] konkistatzeko ametsa berpiztu zitzaion Coppolari. ''The Godfather'' eta ''[[The Godfather, Part II]]'' ([[1974]]) filmeetan [[Sizilia]]tik Estatu Batuetara emigratu eta [[mafia]]buru bihurtzen den lagun baten eta bere ondorengoen bizitzak kontatzen dira.
 
George Lucasek ''[[Apocalypse Now]]'' proiektuaren lehen ardura bazuen ere, ''[[Star Wars IV. Atala: Itxaropen Berria|Star Wars]]''-en truke aldatu zuen. Hori zela eta, Coppolak hartu behar izan zuen proiektua bere gain. Filmaketa, [[Filipinak|Filipinetako]] [[oihan|oihanean]] egindakoa, oso zaila izan zen. Coppolak, bere sakeletik sekulako diru pila jarri eta sosik gabe zegoenenez, hiru aldiz mehatxatu zuen bere buruaz beste egingo zuela<ref>{{erreferentzia|izena=Gaizka|abizena=Izagirre|url=http://www.argia.eus/blogak/gaizka-izagirre/2016/02/18/the-revenant-eta-infernu-bilakatu-ziren-beste-8-errodaje/|izenburua=“The Revenant” eta infernu bilakatu ziren beste 8 errodaje|argitaletxea=argia.eus, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported <small>(CC BY-SA 3.0)</small>|sartze-data=2015-12-10}}</ref>. Filma 1979an eman zen lehen aldiz, eta arrakasta gaitza bildu zuen. «Nire filma ez da Vietnameko Gerrari buruzkoa. Vietnam da» esan zuen Coppolak, pelikula onenaren [[Cannesko Zinemaldia|Cannesko Urrezko Palmondoapalmondoa]] jaso zuenean<ref>{{erreferentzia|izena=|abizena=|url=http://www.argia.eus/albistea/urteurren-apokaliptikoa-2|izenburua=Urteurren apokaliptikoa|argitaletxea=argia.eus, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported <small>(CC BY-SA 3.0)</small>|sartze-data=2015-12-10}}</ref>.
 
''One from the Heart'' ([[1982]]) porrot sonatua izan zen, eta horren ondorioz saldu egin behar izan zituen bere estudioak, eta hutsetik hasi berriro. Ondoren, amerikar gazteriaren egonezina azaldu zuen ''Rumble Fish''-en ([[1983]]), eta ''Cotton club'' (1984) musikal bikaina egin zuen. [[1990eko hamarkada]]n aipagarriak dira, ''[[The Godfather, Part III]]'' ([[1990]]), Corleone familiaren bilakaera eta gorabeherei buruzko hirugarren filma, eta ''[[Bram Stoker's Dracula]]'' ([[1992]]).