Stéfano Casiraghi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
34. lerroa:
 
[[1982]]an, Casiraghi enpresari aberatsa zen Carolina Monakokoa printzesa ezagutu zuenean. Harreman haren ondorio, Carolina haurdun geratu zen eta, [[1983]]ko [[abenduaren 29]]an, bikotea ezkondu egin zen Monakoko Printzearen Jauregian. Harreman honek emozio-egonkortasuna ekarri zion Carolinari eta bazirudien familiaren ditxa garaia etorri zela; lasaitasun handia izan zen hori oraindik [[Grace Kelly|Grace]] emazteari dolua gordetzen zion [[Rainiero III.a Monakokoa]]rentzat.
 
[[1984]]ko [[ekainaren 8]]an jaio zen haien lehen semea, Andrea Casiraghi eta, [[1986]]ko [[abuztuaren 3]]an, berriz, alaba jaio zitzaien, Carlota Casiraghi. [[1987]]ko [[irailaren 5]]ean izan zen, azkenekoz, aita, Pierre Casiraghi jaio zenean.
 
Enpresari izateaz gain, arrisku handiko kirolaria ere izan zen, abiadura handiko ontzien ''Off-Shore'' lehiaketetan parte hartzen zuelarik.
 
[[1990]]eko [[urriaren 3]]an hil zen [[Monte-Carlo]]ko uretan, bere ''Pinot di Pinot'' ontzian, ''Off-Shore''ko munduko txapelketan. Ezohiko olatu batek bere ontzia irauli zuen modu bortitzean. Kopilutua zen Patrice Innocenti, bizirik irten zen istriputik, baina Stefano, gertakaritik minutu gutxira, hil egin zen.