Ramon Saizarbitoria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
atalen ordena
27. lerroa:
1980ko hamarkada isilean eman ondoren, 1990ekoaren bigarren erdialdean indarrez itzuli zen literaturgintzara. 1995ean, ''Hamaika pauso'' eleberria argitaratu zuen, [[Espainiako Kritika Saria|Espainiako Kritikaren Saria]] jaso zuena. 1996an, berriz, ''Bihotz bi. Gerrako kronikak'' argitaratu zuen. 1999an, ''Aberriaren alde (eta kontra)'' saiakera plazaratu zuen, euskararen eta euskal kulturaren egoerari buruz. 2000. urtearen azkenaldera, berriz, bost kontakizun biltzen dituen ''Gorde nazazu lurpean ''lana argitaratu zuen (Espainiako Kritikaren Saria eta [[Euskadi Saria (argipena)|Euskadi Saria]]).
 
Geroztik argitaratutako eleberriak hauek dira: ''Gudari zaharraren gerra galdua'' (2000), ''[[RosettiRossetti-ren obsesioa |Rossetti-ren obsesioa]]'' (2001), ''Bi bihotz, hilobi bat ''(2001), ''Kandinskyren tradizioa'' (2003). 2012an bere idazlanik luzeena argitaratu zuen —ia 800 orrialde—, ''[[Martutene (eleberria)|Martutene]]'', bederatzi urte idazten eman eta gero.
 
2016an [[Gipuzkoako Urrezko Domina]] jaso zuen euskal literatura modernoari egindako ekarpenagatik.<ref>{{erreferentzia|izenburua=Ramon Saizarbitoriarentzat Gipuzkoako Urrezko Domina|egunkaria=[[Berria]]|data=2016-11-08|url=http://www.berria.eus/albisteak/128500/ramon_saizarbitoriarentzat_gipuzkoako_urrezko_domina.htm}}</ref>