Katalina Eleizegi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
42. lerroa:
'''[[Loreti. Iru egintzetan eratutako antzerkia eta 1917garren urtean Donostiko Euskal-Ikustetan saritua-]]''' ([[1917]], Donostia, Loyola'tar Eneko Deunaren Irarkola)
 
Hiru ekitaldiko drama historikoa da hau ere. Donostiako Udalak 1917an saritua, 1918ko abenduaren 21ean argitaratu eta antzeztu zen lehenengoz, Antzoki Zaharrean. '''Garbiñe'''k baino harrera epelagoa izan zuen arren, egileak kultura handia zuela berresten du lan honek. Kantabriar gerrateetan girotu zuen, euskaldunak erromatarren aurka aritu ziren antzinako garietangaraietan.
 
'''[[Gaine]]''' ([[1929]])
 
Hiru ekitaldiko antzezlana da. 1932ko otsailaren eta apirilaren bitarte argitaratuargitaratua, atalka, zen '''El Día''' egunkarian. Ez da aurreko bi lanak bezain ezaguna. 1970eko hamarkadan girotuta dago, etorkizunean beraz: «emendikan berrogeinbat urtera gertatuko balitzake lez antzeztuko da» idatzi zuen Eleizegik sarreran. Europako hotel bateko batzar gelan hasten da XX. mendearen hondarrean, baina bigarren ekitaldia XIII. mendeko giroa duen Atarratzeko jauregi batean gertatzen da.
 
'''[[Yatsu]]''' ([[1934]])