Larratxoko gizarte-mugimendua: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
8. lerroa:
 
=== Gizarte-mugimenduen sorkuntza ===
Auzo Elkartearen sorkuntzarekin, eta hainbat batzordeen lanaren ondorioz, hainbat lorpen erdietsi ziren: haur eskolaren eta eskola baten eraikuntza; argiztapen publikoa jartzea; autobusa [[Larratxo pasealekua|Larratxo pasealeku]]raino iristea; etxe-dorre berrien eraikuntza gelditzea eta hirigintza plangintza bat abiaraztea udaletxean gutxieneko antolamendua izateko. Oinezkoentzako pasabideak egin ziren, anbulategia egiteko lursailak eman ziren eta helduentzako euskara ikastaroak antolatu ziren ere. Halere, estolderia, garbiketa zerbitzua eta abar oso eskasak ziren, eta hiri plangintza proiektua bera ere politika eraikitzaileaeraikitzailearen joerara berriro lerratzeko arriskua zegoen.
 
Artean, Donostian berrezarpen demokratikoa ez zen gertatu oraindik eta Barne Ministerioak jarritako gestora batek agintzen zuen hirian.
16. lerroa:
 
==== Hezkuntza Batzordearen lanak ====
Larratxoko haurtzaindegia 1978an sortu zen Auzo Elkarteko Hezkuntza Batzordearen bitartez. Batzordearen lanak 1977an hasi ziren eta abiapuntu nagusia auzoaren populazioaren inguruko azterketa izan zen. Lehen eraikuntzak egin zirenenazirenean, auzuneak 11.000 biztanle zituen, eta bi urte beranduago, 16.000 biztanle; populazioaren %90a etorkina zen eta %80ak ez zituen 30 urteak gainditzen.
 
Atez ateko galdeketa baten ondorioz, agerian geratu zen auzoko behar nagusienetakoa eta larrienetakoa haurtzaindegi baten eraikuntza zela.
22. lerroa:
==== Aldarrikapena ====
 
Udaletxeari lokal bat eskatu zitzaion Haurtzaindegia egiteko baina erantzunik ez zen lortu. Horren aurrean, presio kanpaina bat hasi zen auzoan: maindireak jarri ziren balkoietan, udalbatzetara joan ziren protesta egitera, eta hainbat bateratze eta manifestazio antolatu ziren haurtzaindegia aldarrikatzeko. ''[[Escrache]]'' moduko bat ere egin zitzaion [[Fernando de Otazu]]ri, orduko Donostiako Alkatearen etxearen aurrealdean. Ekintza horiek emaitzarik ematen ez zutela ikusita, 200 pertsonatik gora parte hartu zuten biltzar batean Auzo Elkarteak Romulado de Toledo ikastetxeko atezainaren etxea okupatzea erabaki zuen.<ref>''Larratxo y Roteta esperna un año más. Hacen falta también guarderías.'' ''La Voz de España''. 1977ko urria.</ref> Etxebizitza horretan sute bat gertatu zen eta ordutik hutsik zegoen. Etxebizitzako atea behera bota eta sartu aurreko gauean, Hezkuntza Ordezkaritzako batek espazioaren lagapena adosten zuen dokumentu bat eskaini zion elkarteari, txukunketa lanak egiteko 400.000 pezetarekin batera.<ref>''Larratxo pide a gritos una guardería''. ''Egin'', 1997-10-13.</ref> Lan horiek auzotarrenauzotarrek egin zituzten oso-osorik. HortikHandik hilabetera haurtzaindegiak ateak ireki zituen 35 plazak dagoeneko beteak zituela 0-4 haurrentzako. Ordutegia 06:30-19:00 bitartekoa zen, larunbata goizak barne, eta horrela lanean zebiltzan familiei aukera zabala eskaini zitzaien.
 
==== Eredu pedagogikoa====
31. lerroa:
Gurasoen inplikazioa oso garrantzitsua zen eredu honetan. Hezkuntzaren inguruko hitzaldiak eta lantegiak antolatu ziren gurasoentzat, pedagogiaren inguruko liburuen irakurketa bultzatu zen. Horrez gain, gurasoek haurtzaindegiko egunerokotasunean parte hartzen zuten. Adibidez, astero astero, guraso langabeturen batek haur handienak autoan hartu eta [[Garbera]]ko zelaietara eramaten zituen.
 
==== EmakumeenEmakumee langileentzako arnasbidea====
HaurtzaindegiaHaurtzaindegiak auzoko amentzat lanean aritzeko aukera emateaz gain, bertako langileentzat ere kontziliatzeko aukerak irekitzen zituen, izan ere, zaintzaileek eurek beren haurrak eramaten baitzituzten haurtzaindegira. Txandak antolatzeko garaian, haur txikiena zuenak txanda erabakitzeko lehentasuna zuen
 
==== Munizipalizazioa eta lokal berria ====
41. lerroa:
* Lanaren banaketa funtzionala ezarri zen.
* Langileen soldatak jaitsi egin ziren.
* Gurasoen iritziek pisupisua galdu zuten.
* Seaska eta koltxoneta indibidualak ezarri ziren eta menuak arruntagoak bihurtu ziren.
* Irteerak, segurtasuna arrazoi, galarazi ziren.
47. lerroa:
 
===== Langileen erregularizazioa =====
Lanean ziharduten sei langileen erregularizazioak auzi berezia piztu zuen. Udalak kontratazio berri bat egin nahi zuen eta horretarako oposizioaoposizio irekia deitu zuen. Langileak eta guraso elkarteak ez zeuden ados honekin ez baitzen aintzat hartzen haienhaiek egindako lana eta eskarmentua. Haserrea hain izan zen latza ezen sei hezitzaileak eta gurasoen ordezkaritza batek astebeteko itxialdia egin zuten udalbatza aretoan. Are gehiago, udalbatza aretoan bertan antolatu zuten haurtzaindegia.<ref>''Encerrona de la educadoras de la Guardería de Larratxo". Diario Vasco. 1980-3-22.</ref> <ref>''Las trabajadoras de la guarderia de Larratxo continuarán encerradas''. Egin. 1980-3-26.</ref>
 
==== Haurtzaindegiaren itxiera ====
1993an haurtzaindegia itxi egin zen. Udalaren arabera, eskari nahikorik ez zegoen haurtzaindegia mantentzeko. Bestalde, kontuan hartu behar da ere urteko kuota 20.000 pezetatik 30.000 pezetara pasa zela urte betean, eta garai hartan soldata minimoa 58.530,00 pezetakoa (351,77 euro) zela.<ref>[http://reicaz.org/normaspr/tablasdi/tblsalmi.htm Tablas anuales del salario mínimo interprofesional]</ref><ref>''Larratxo se ha quedado sin guardería". "Los padres culpan al Ayuntamiento por buscar su cierre subiendo cuotas''. Egin. 1993-8-5.</ref>
 
== Erreferentziak ==