Donostiako Ituna: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
→‎Erreferentziak: oharrak bereiztu
16. lerroa:
[[1930|1930eko]] hasieratik, [[Miguel Primo de Rivera|Miguel Primo de Riveraren]] gobernuaren amaierarekin eta Berenguerren Diktablandaren aurrean errepublikanismoa korronte ezberdinetako ordezkariak erakartzen hasi zen. Monarkiaren aurkako frontea eratzea zen helburua. [[Niceto Alcalá-Zamora|Niceto Alcalá Zamorak]] deituta, [[Abuztuaren 7|abuztuaren 7an]], [[Madril|Madrilen]] elkartu ziren [[Manuel Azaña]], [[Alejandro Lerroux]], [[Miguel Maura]], [[Alvaro Albornoz]], [[Marcellí Domingo|Marcelino Domingo]], [[Angel Galarza]] eta [[José Giral]]. Bilera hartan, [[Donostia|Donostian]] errepublikano esanguratsu guztiak elkartuko zituen hurrengo bilera prestatzea adostu zuten. Dirudienez Donostia, Alejandro Lerrouxek proposatu zuen, ordezkari batzuk [[Frantzia|Frantzian]] erbestean zeudelako eta uda garaia izaki, Madrilen biltzea zailagoa izango zitzaielako.<ref>Lerrouxek zioen, “''era verano y parecía difícil juntar en Madrid a todos los representantes''”. La Voz de Guipúzcoa egunkariak hilaren 13an aurreratu zuen bilera: “''Las izquierdas. Tendrá gran importancia la próxima reunión de elementos antidinásticos en San Sebastián. A la reunión que en breve celebrarán en San Sebastián asistirán significadas personalidades de la izquierda en representaciones de los diferentes partidos antidinásticos y de todas las fracciones republicanas. Indalecio Prieto ha sido invitado a asistir a ella para representar a los socialistas''”; La Voz de Guipúzcoa, 1930-8-13</ref>
 
[[Abuztuaren 16|Abuztuaren 16rako]] Itunean parte hartu zuten guztiak [[Donostia|Donostian]] bertan zeuden eta euretariko batzuk, gau hartan, [[Irungo Zirkulu Errepublikanoan]] elkartu ziren, Irungo alkate ohia eta errepublikano historikoa zen [[Leon Iruretagoiena]]<nowiki/>ri omenaldia egiteko.<ref group="oh">Protagonista asko Gipuzkoan zeuden uda igarotzen: Alcalá Zamora Lekunberrin, Maura eta Azaña Hondarribian eta Domingo, Albornoz eta Galarza Irunen.</ref>
 
[[1930|1930eko]] [[Abuztuaren 17|abuztuaren 17an]], goizeko hamaikak eta erdietan [[Londres hotela (Donostia)|Londres Hotelean]] elkartu ziren guztiak, bertan bazkaltzeko. Bazkarian, [[Guillermo Torrijos]] sozialista eta [[Bizkaia|Bizkaiko]], [[Errioxako Autonomia Erkidegoa|Errioxako]] eta [[Aragoi|Aragoik]]<nowiki/>o errepublikanoak ere egon ziren. Ondoren, hiruak eta erdietan [[Donostiako Zirkulu Errepublikanoa|Donostiako Zirkulu Errepublikanora]] abiatu ziren. Bilera [[Fernando Sasiain|Fernando Sasiainek]] zuzendu zuen, [[Donostiako Zirkulu Errepublikanoa|Zirkuluko]] presidentea, Donostiako [[Unión Republicana|Unión Republicanako]] zuzendaria eta Donostiako lehendabiziko [[alkate]] errepublikanoa izango zenak.