Sahel: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
22. lerroa:
[[Afrikako historia]]ko erresuma handienetako batzuk eskualde honetan sortu ziren, hala nola, [[Ghanako Inperioa]] eta [[Maliko Inperioa]]. Inperio hauek Saharako basamortuan zeharko merkataritza kontrolatu zuten.
 
== XX. mendeko idorteak ==
Sahel-go oreka ahula askotan hautsia gertatzen da aldian behin izaten diren lehorteen ondorioz; hala, XX. mendean lehorte gogorrak izan dira 1910-1916, 1930-1931, 1940-1942, 1947-1949 eta batez ere 1968-1988 aldietan. Azken urteotako lehortea mendeko luzeena eta gogorrena izan zen, eta haren ondorio sozio-ekonomikoak izugarriak izan dira: [[1970eko hamarkada]]ko lehen urteetan ia erabat galdu ziren uztak eta behi aziendaren %50-70 desagertu zen. Aldi osoa (1968-1988) kontuan hartzera, zazpi urtetan besterik ez zuten nahiko uzta bildu, denbora bitarte horretan bikoiztu den biztanleriarentzat inola ere aski ez dena.