Thailandia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t clean up, replaced: Herrialde infotaula berria → Herrialde infotaula using AWB
234. lerroa:
=== Chakkri dinastia ===
 
[[Chakkri]] dinastia bitartean aldaketa handiak izan ziren Thailandian. [[Rama I.arena]]ren (1782-1809), [[Rama II.a]]ren (1809-1824) eta [[Rama III.a]]ren (1824-1851) erreinuetan Thailandiako aginpidea zentralizatu zen, lurralde berriak konkistatu ziren (Malaysiako penintsula eta iparraldeko zenbait eskualde), jakintza maila hobetu zen eta Txinarekiko merkataritza harremanak indartu ziren (1850. urte inguruan, Bangkok-ekoBangkokeko 400.000 biztanleetatik erdia txinatarra zen). [[Rama IV.a]]k (1851-1868) europarrei Thailandian sartzeko bideak zabaldu zizkien; kontsul egoitzak jarri zituen, irakasleak eta teknikoak eraman zituen, baina aldi berean Kanbodia frantsesei utzi behar izan zien, eta misiolarien eraginari kontra egiteko budismoa eraberritu zuen. [[Rama V.a]] errege berritzailea izan zen; esklabotasuna eta feudalismoaren garaiko antolaketa ezereztu zituen; burdinbideak eginarazi eta ikaskuntza publikoa indarrean jarri zuen; berebat Frantziari Laos eta Ingalaterrari Malaysiako penintsularen parte bat eman behar izan zien. [[Rama VI.enaka]]renak (1910-1925) aitak bidean jarritako berrikuntzak jarraitu zituen (Siamgo unibertsitatea sortu zuen, 1917; lehen mailako ikasketak nahitaezko jarri, 1921). [[Rama VII.enaria]]ri (1925-1932) munduan ekonomia krisi handia zen aldian agintzea egokitu zitzaion (1929ko krisia), eta egoera bideratu ezinik [[1932]]ko ekainean gudarosteak [[estatu kolpe]] bat jo eta monarkia konstituzio bidez agintzera behartu zuen.
 
=== Gaurko Thailandia ===