«Zhao Ziyang»: berrikuspenen arteko aldeak

43 bytes added ,  Duela 4 urte
+jaiotza eta heriotza datak
t (Robota: Birzuzenketak konpontzen)
(+jaiotza eta heriotza datak)
[[Fitxategi:Zhao Ziyang (1985).jpg|thumb|alt=|Zhao Ziyang]]
 
'''Zhao Ziyang''' ([[Henan]], [[1919]]ko [[urriaren 17]]a - [[Pekin]], [[2005]]eko [[urtarrilaren 17]]a) txinatar politikaria izan zen. [[Txinako Herri Errepublika|Txinako]] hegoaldean, 1950. urte inguruan, hasi zuen bere jarduera politikoa. Bertan, hainbat kargu bete zituen [[Txinako Alderdi Komunista|Alderdi Komunistaren]] barruan; Zhao Ziyangen ekintza nagusia [[Guangdong]]en egin zuen lurren banaketaren legea izan zen. Probintzia hartako arduradun nagusi izan zen 1967. urtera arte. Urte hartan, [[Txinako Iraultza Kulturala|Kultura Iraultzaren]] ondorioz, bazterturik gelditu zen alderdian. Baina 1971n, berriz ere indarrean agertu zen Mongoliako buru politiko gisa. Handik urtebetera, atzera, Guangdongen zen, berriz ere, Iraultza Biltzarraren buru; [[Sichuan]]en ekonomiaren erreforma arrakastatsu bat bideratu zuen, [[Deng Xiaoping]] lagun zuela, 1980. urtera arte. Alderdiaren Batzar Nagusiko kide izan zen 1973tik aurrera, eta Politburoko kide 1979tik aurrera. 1980an, lehen ministrorde aukeratu zuten, eta urte hartan bertan, gobernuburu izendatu zuten [[Hua Guofeng]]en ordez. 80. hamarraldian, Zhao marxismoaren errebisionistatzat hartua izan zen. Gobernuaren gardentasuna eta elkarrizketa nazionalaren alde egin zuen, jende xehea barne hartuko zuena. 1989an [[Tiananmen plazako protestak]] etorri ziren. Buruzagi komunistak protestak itoaraztearen aldekoak ziren. Zhao ez zegoen ados. Manifestariak ez ziren sakabanatu, eta masakrea gertatu zen. Horren guztiaren ondoren, Zhaori kargu guztiak kendu zizkioten eta etxean egotera behartu zuten. 2005ean hil zen, gaixotasunez.
== Erreferentziak ==
{{commonskat}}