Eduardo Ugarte: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t →‎Hollywoodeko esperientzia: barne lotura zuzenketa
«Por_las_rutas_del_teatro.jpg» fitxategia kendu da, Jcb wikilariak Commonsetik ezabatu baitu.
1. lerroa:
'''Eduardo Ugarte Pagés''' ([[Hondarribia]], [[Gipuzkoa]], [[1900]] - [[Mexiko]], [[1955]]) euskal idazlea, zinema zuzendaria, gidoigilea eta antzerkigilea izan zen. [[Federico García Lorca]]rekin batera [[La Barraca]] proiektua bultzatu zuen. [[Frankismo]] garaian [[Mexiko]]ra erbesteratuta, hantxe hil zen [[1955]]an.<ref>Mari Karmen Gil eta Iñaki Azkarate</ref>
 
[[Fitxategi:Por las rutas del teatro.jpg|thumb|Eduardo Ugarteren liburua.]]
== Biografia ==
Nahiz eta familia Madrilen bizi izan, Eduardo Ugarte Hondarribian jaio zen, Ugartetarrek uda kostaldeko herri horretan ematen zutelako. Uda horiek garrantzi berezia izan zuten gaztearentzat; hori erakusten digu esaterako Eduardo Ugarte euskara ikasi eta euskaldun izateak. Haren aita, [[Francisco Javier Ugarte]], [[Espainiako Gorteak|Espainiako Gorteetako]] diputatua zen, eta horregatik Ugartetarrak hilabete gehienak Madrilen ematen zituzten. Hala ere, gaztearen gogo nagusia Gipuzkoako herrira itzultzea zen, eta oporraldi guztietan horrela egiten zuen.