Joxan Goikoetxea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
16. lerroa:
Izaera eklektiko argikoa, interprete, konposatzaile, moldatzaile eta ekoizle moduan eginiko lanetan bat egin dute musikarekin antzerkiak, zinemak, dantzak eta formatu multimedia berriek. Disko ugari kaleratu ditu, eta bere ibilbide artistikoan azpimarratzekoa da moldaera eta adierazpide herrikoi eta folklorikoen erabateko ezagutza, baita abangoardiako korronteen praktika eta zuzendu dituen nahiz parte izan den proiektu ezberdinei aplikatutako teknologia berrien erabilera ere.
 
Besteak beste, Dulce Pontes, Xabier Lete, Alasdair Fraser & Skyedance, Paco Ibañez, Bernardo Atxaga, Espido Freire, Imanol, L.E.Aute, Alberto Iglesias, Fernando Velazquez, Emilio Aragón, Balen López de Munain, Txomin Artola, Eliseo Parra, Angel Illarramendi, Diego Vasallo, Oskorri, Mikel Laboa, Javier Alvarez, Suso Saiz, Jorge Drexler, Kepa Junkera, Pasión Vega eta Pier Paul Berzaitz bezalako artistek presente eduki nahi izan dute euren kontzertu-bira nahiz lanetan Joxan Goikoetxearen soinuaren izaera liriko eta pertsonala. Bere lekukotzak eta esker onak ziurtatzen dute azken 30 urtetan jarduera profesional bizia izan duen musikari honen lana eta ibilbidea, besteak beste honako hauetan: eatroTeatro Chatelet (Paris) – Royal Theater Carré (Amsterdam) – Acrópolis (Atenas) - Teatro Romano (Mérida) – Foro Iberoamericano (Huelva) – Coliseu (Lisboa) – Thessaloniki Concert Hall (Tesalonica) – Athens Concert Hall - Megaron (Atenas) – Finalndia Hall (Helsinki) - Beit El-Suhaimi (El Cairo), Teatro Romano (Verona) – Arena Cívica (Milan) - Parco della Musica (Roma) – Théâtre des Champs-Elysées (ParísParis) - Teatro del Liceu (Barcelona) – Palau de la Música (Barcelona) – Teatro de la Maestranza (Sevilla) - TNC Teatro Nacional de Catalunya (Barcelona) - Main Hall (Glasgow) - Muziekcentrum Oosterpoort (Groningen) - Muziekgebouw Frits Philips (Eindhoven) - Palais des Beaux Arts (Bruselas) - Het Concertgebouw (Amsterdam) - Bruckner Konservatorium (Linz - Austria) - Less Cliff Hall de Folkestone (Inglaterra) - Teatro romano de Caserta (Italia) - Museumsuferfest (Frankfurt) - Teatro di Verdura de Palermo (Sicilia) - Ippodromo Capannelle (Roma) - Teatro romano de Nora (CerdeñaSardegna) - Maynooth University (Dublin) - Reno University Auditorium (EEBB) - Teatro romano (Lyon) - Jardines del Generalife/Alhambra (Granada) - Førde (Noruega) - Székesfehérvár (Hungaria) - San Francisco (EEBB) - Armagh (Irlanda) - Poznan (Polonia) - Görlitz (Alemania) - ea.
 
== Ibilbidea ==
 
[[Richard Galliano]] akordeoi-jotzaile frantses ospetsuaren eraginpean eta bere irakasketei esker kaleratu zituen bere bi lehenengo lanak, LEHENENGO GELTOKIAN (1988) eta KOLLAGE (1991) , [[jazz]]aren arloan. HAT (Hernaniko Akordeoi Taldea) sortu zuen [[1987]]an, eta ganbera-musika landu zuen taldearekin, ''[[Libertango|LIBERTANGO]]'' (1991) lana aurrerakoia kaleratuz Astor Piazzollaren omenez. 1988an Radio3-RNE irratiko ''Discópolis'' irratsaioak Joxan Goikoetxearen ''Lehenengo Geltokian'' diskoa Espainiako hilabeteko disko izendatu zuen. 1985. urtetik, Hernani Musika Eskola Publikoko irakaslea da, bertan akordeoia, joera ezberdinak eta informatika musikala irakasten dituelarik. Eskola hau aitzindari izan dugu estatu mailan musika eta pedagogiari aplikatutako informatikaren erabilpenari dagokionez.