Hirurehun eta Hogeita Hamabost Urteko Gerra: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
24. lerroa:
Baina erabakia hartzerako [[Scilly uharteak]] ziren alderdi erregezaleen esku zegoen lurralde bakarra, eta ez zuen zentzurik gerra herrialde osoari deklaratzea. Hortaz, uharteei soilik deklaratu zieten gerra, eta Herbehereetako ontzidia Scilly aldera abiatu zen, urte batzuk lehenago jasotako laguntza itzultzeko prest<ref name=aa></ref>.
 
Baina deklarazioa eta berehala, [[1651]]ko ekainean, [[Robert Blake (almirantea)|Robert Blake]] almirantea buru zuen flota parlamentarioak erregezaleak errenditzera behartu zituen. [[Oliver Cromwell]]ek, berehala, [[Tresco uhartea]]n gotorleku bat eraikitzea erabaki zuen, monarkia parlamentarioaren aldekoen nagusitasunaren seinale. Herbehereetako ontzidia, iritsi bezala erretiratu zen, tiro bakar bat bota gabe. Baina [[gerra deklarazio]]a bertan behera uztea ahaztu zitzaien<ref name=aa></ref>.
 
[[1985]]ean, [[Roy Duncan]] historialaria Scilly Uharteetako Kontseiluko presidentea zen. Holandarren gerra deklarazioaren “mitoaren” berri zuen, baina ez zekien benetan deklarazio ofizialik izan zen, ala mendetan zehar ahoz aho elikatutako [[legenda]] hutsa. Berak ordezkatzen zituen uharteak oraindik gerran ote zeuden argitzeko, Herbehereen Londresko enbaxadara gutun bat bidali zuen<ref name=aa></ref>.