Kepa Junkera: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
38. lerroa:
 
=== Nazioarteko arrakasta ===
Arrakasta komertziala eta nazioarteko aitortza ekarri zizkion diskoa 1998an iritsi zen: [[Bilbao 00.00h]] (Resistencia, 1998). Munduko soinuak ekarri zituen bi diskotan, Madagaskartik[[Madagaskar]]tik Quebecera[[Quebec]]era, Europa erdialdetik Afrikara, Galiziatik Irlandara Portugaldik igarota... Horretarako, ikaragarrizko kolaboratzaile pila izan zuen lagun trikitilariak: [[Phil Cunningham]], [[Hedningarna]], [[Alasdair Fraser]], [[La Bottine Souriante]] eta [[Paddy Moloney]], beste askoren artean. Hurrengo diskoetan bide beretik jo zuen trikitilari bilbotarrak.
 
Nazioartean izan zuen arrakasta hari lotzen zaio [[Tricky!]] (Kaira Productions, 2000), Japonian bakarrik argitaratu zen diskoa. Bilbao 00.00h. lanaren arrakastak EMI multinazionalaren eskaintza ekarri zion, eta [[Maren]] diskoa argitaratu zuen (EMI, 2001). Bere alaba baten izena daraman disko horretan, Bilbotik Urdaibaira[[Urdaibai]]ra egin zuen trikitilariak. "Inguru hartan izan dira bikingoak, erromatarrak, keltiarrakzeltak... Kultura guzti horiek han utzi duten hondarra da nire musikaren bitartez eman nahi dudana", azaldu zuen promoziorako elkarrizketa batean (3). Bilbo 00.00h. diskoan, kantutik kantura egiten ziren herrialdez herrialdeko jauziak; Maren-en, berriz, abesti berean nahasten dira kulturak; esaterako, Albaniako abeslarien ahotsak eta Anton Latxarena ([[Oskorri]]) kontrastean entzun litezke. "Bok-espok" eta "Ny hira hira" abestien arrakasta itzela izan zen, eta lehen aldiz [[Grammy Latino Sariak|Grammy Latino]] sarietarako izendapena jaso zuen Junkerak, disko osoarengatik. Grammy saria bi urte geroago eskuratu zuen, folk disko onenaren atalean, Bilboko [[Arriaga antzokianantzokia]]n grabaturiko K zuzeneko diskoarekin (EMI, 2003). Bere ohiko musikari taldeaz gain, La Bottine Souriante, [[Trio Bulgarka|Bulgarka]], [[Patrick Vaillant]] eta Donostia abesbatza elkartu zituen Junkerak zuzeneko grabazio hartarako.
 
[[Hiri]](Elkar, 2006) argitaratu aurretik, [[Athletic bihotzez]] diskoa egin zuen (Balea Musika Ideiak, 2004), futbol taldearen omenez. Euskal Herriko zein kanpoko hainbat abeslari eta musikari gonbidatu zituen ([[Francis Diez]], [[Alex Sardui]], [[Aitor Gorosabel]], [[Faltriqueira]], [[Tejedor (musika taldea)|Tejedor]]...), euskarazko eta gaztelaniazko kantuak abestu zitzaten.
 
EMI multinazionala utzi eta bere hastapenetako diskoetxera itzuli zen, Lagun Aroren babesarekin, Hiri argitaratzeko. Aurreko bien aldean, artisau kutsuko diskoa egin nahi izan zuen. Kanpoan emandako urteetan ezagututako musikariak bildu zituen, eta hainbat hiritan izandako bizipenak eta sentipenak jaso zituen abestietan. Folk kutsuko bidaia kosmopolita horretan, Laponiako [[Kiruna]], Marokoko [[Agadir]] herrixka, Finlandiako [[Kokkola]] hiria, Georgiako [[Tbilisi]], AEBetako [[Reno]], Frantziako [[Tatihou]] eta Japoniako [[Nagoya]] ekarri zituen diskora, baina baita [[Iurreta]] (Bizkaia) eta [[Ataun]] ere (Gipuzkoa).
 
''Mugarik gabe'' abestiaren filosofiari eutsiz argitaratu ditu Kepa Junkerak hurrengo diskoak: ''[[Etxea]]'' (Warner Music, 2008) eta ''[[Kalea]]'' (Warner Music, 2009). Euskal abesti tradizionalen inguruko proiektu zabal baten lehen bi aleak dira horiek. Bertan, Euskal Herritik kanpoko kantari eta musikariak euskaraz abesten jarri ditu Junkera, eta batik bat ekoizpen lana egin du trikitilariak. Etxea-n, [[Estrella Morente]], [[Loquillo]], [[Ana Belen]], [[Victor Manuel]], [[Dulce Pontes]], [[Miguel BoseBosé]], [[Lluis Llach]], [[Luis Eduardo Aute]], Andres[[Andrés Calamaro]], [[Pedro Guerra]], [[Miguel RiosRíos]], [[Santiago AuseronAuserón]], [[Jaime Urrutia]], [[Ginesa Ortega]] eta [[Pau DonesekDones]]ek hartu zuten parte, besteak beste. Kalea-n berriz, [[Juanes]], [[Lila Downs]], [[Pablo MilanesMilanés]], [[Lito Vitale]], [[Carlinhos Antunes]] eta beste batzuek abestu dute euskaraz.
 
=== Eusko Jaurlaritzaren diru laguntza eztabaidatsua ===