Konstantinoplaren erorialdia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
98. lerroa:
 
Saiakera batzuk alferrik egin bazituzten ere, [[Suleiman Baltoghlu|Suleiman Baltoghluren]] armada ezin izan zen Urrezko Adarrera sartu, aurretik bizantziarrek kate bat barneko portuaren ahoaren mutur batetik bestera luzatu zutelako. Otomandar armadaren betebeharra laguntza itsasontzirik sartzea oztopatzea izan arren, apirilaren 20an lau itsasontzi sartu ziren  portura borroka latza baten ostean. Gertaera horrek defendatzaileen morala igo zuen eta Sultana lotsarazi zuen. Mehmedek Baltoghluri bizia barkatu zion haren menpekoek adore handiz borrokatu zela ziurtatu baitzioten.
 
Mehmedek [[Galata|Galatan]] barrena egur koipeztuzko errepide bat eraikitzea agindu zuen, [[Urrezko Adarra|Urrezko Adarreko]] iparraldean. Horrela, itsasontziak errepide horretatik sartu zituen barneko portura apirilaren 22an. Mugimendu horrekin [[Pera]] genoar hiritik zetozen hornigaien trafikoa larriki mehatxatu zuen. Apirilaren 28an bizantziarrek otomandarren itsasontziak txikitzeko saiakera bat egin zuten grekoen sua erabiltzen, baina otomandarrak jakinaren gainean zeuden eta atzera bota zituzten kristauak. Berrogei italiarrek ihes egin ahal izan zuten suntsitzen ari zen itsasontzitik eta iparraldeko itsasbazterreraino igeri egin zuten. Mehmeden aginduei jarraituz gatibu guztiak zutoinean sartu zituzten defendatzaileen begien bistan. Haiek mendekatzeko bizantziarrek zeuzkaten gatibu guztiak harresietara eraman zituzten, 260 bat, eta bertan banan-banan hil egin zituzten otomandarren begien bistan. Otomandarren itsasontzien aurkako erasoaren porrota zela eta, defendatzaileek haien soldaduak sakabanatu behar izan zituzten itsasoko harresiak defendatzeko.
 
Otomandarrek harresiak hartzeko aurrez aurreko eraso batzuk egin zituzten, baina beti bota zituzten atzera galera handiekin.   
 
== Otomandar Inperioaren sorrera ==