William Brodie: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
tNo edit summary
13. lerroa:
| heriotza herrialdea = [[Eskozia]]
}}
''' William Brodie''', askoz ere ezagunagoa '''Deacon Brodie''' (Brodie Diakonoa) titulu prestigiotsuaz ([[1741]]eko [[irailaren 28]]a, [[Edinburgh]] - [[1788]]ko [[urriaren 1]]a, [[Edinburgh]]) [[eskoziar]] altzarigile bat izan zen, gaur egungo [[kutxa gotorgile]] edo sarrailagilearen parekoa, bai eta EdinurghekoEdinburgheko Merkataritza Ganberako lehendakaria eta hiriko diakonoa ere. Halere, benetazko ogibidez, egunez ofizialki zurgin zintzoa, eta gauez ezkutuko lapurra izan zen, alde batetik azken jarduera honek sorrrarazten zion adrenalina zirrara zela eta, eta bestetik sekulako dirutza modu azkarrean bereganatzeko bidea baitzen.
 
Egunez bere sarrailagile lanbidearen bidez lortzen zuen bezeroen segurtasun mekanismoen informazioa gauez haiei lapurretak egiteko baliatzen zuen, bezeroen kutxa gotortuen giltzen argizarizko kopiak egiten baizituen. Hiriko sarrailagile garrantzitsuena zenez, Edinbugheko kide aberatsenen jauregi eta etxebizitzetan lan egin zuen. Lapurtutako dirua bere bizimodu bikoitzak sortzen zizkion gastuak ordaintzeko erabiltzen zuen, tartean bost seme-alaba, elkarren artean berririk ez zuten bi maitale, bai eta bere jokorako eta apustuetarako zaletasuna ere.