Donostiako ikastolen historia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
15. lerroa:
 
==Groseko hasiera==
Karkizano kaleko ikastola 1951an, Maria Dolores Goia donostiarrak zabaldu zuen bere etxean. Hasieran Parte zaharrekoekin gertatzen zen bezala, hamar haurrek hartzen zuten eskola goizean eta beste hamarrek arratsaldean, saio bakoitzak bi ordu zituen.<ref name=":0">{{Cite web|url=https://www.eusko-ikaskuntza.org/eu/publicaciones/colecciones/.../articulo.php?o...|izenburua=HEZKUNTZAREN HISTORIA EUSKAL HERRIAN:IKASTOLA , María Dolores Goya (Gros-eko Ikastola)|sartze-data=|egunkaria=|aldizkaria=Ikastaria. Cuadernos de Educación 3.(1990), Donostia-San Sebastián, Eusko Ikaskuntza, 197-225 or.ISBN 84-87471-06-4.|abizena=Aranburu Puente|izena=Xabier|egile-lotura=|data=1990|hizkuntza=eus|formatua=PDF}}</ref>Urte batzuk beranduago, 1965an bulegoak izandako bi lokal lortu,eta ikastola etxetik kanpora atera zen eta ikasle kopurua jada handitzen hasia bazen ere, gehiago handitu zen, eta gainera ikasleak goiz eta arratsaldez etortzen hasi ziren. Aldi berean orduz kanpo eta horrela nahi zuten gurasoen seme-alabek, sei urtetik aurrera frantsesera ere ikas zezaketen, Parte zaharrean egiten zuten antzera, Miren Egañak Eskola Frantsesetan ikasi zuen eta frantsesera baitzekien.<ref>{{Cite aldizkari|abizena=Egaña|izena=Miren|egile-lotura=|izenburua=Kantu herrikoiak ikastolan baliabide. Donostiako Karkizano kaleko ikastola, 1964-75|aldizkaria=Jentilbaratz. 105-118|argitaratze-lekua=Donostia|liburukia=7|alea=|data=2001|urtea=|url=|sartze-data=|issn=}}</ref> Oltra Moltó Gipuzkoako [[Gobernadore Zibil]] zenak , 1968an mehatxatu zituen ikastolak eta azkenean legalizarazi zituen. Artean zenbait guraso Kontxita Beitia pasaitarraren gidaritzapean Grosen ikastola handi bat behar zela eta, [[Zurriola ikastola]] zabaldu zen [[1969]]an. Bi ikastola hauek San Inazio parrokiaren menpe legalizatu ziren 1969an.
 
==Erdialdea==
[[Karmele Esnal]] oriotarra, lehenbizi Pedro Egaña kalean eta gero [[Artzain Onaren katedrala|Artzai Ona]]ren zabalgunean aritu zen 1955az geroztik. Karmelek praktikak eginak zituen Elbirarekin, beste herri batzuetatik etorriko zirenentzat bidea zabalduz. [[Santo Tomas Lizeoa]] zabaldu zuten batxilergoa ikasi ahal izateko [[Bizkaia pasealekua (Donostia)|Bizkaia pasealekua]]n [[1960]]an, Koldo Mitxelena, Jose Migel Zumalabe, Carlos Santamaria, Juan Goia beste batzuen artean. Ikastolek bide berri bat egiten hasi ziren, kultur munduko pertsonak inplikatuz bai eta gurasoak ere. Loistarain baserria erosi zuten Ibaetan, eta bertan eraikin bat egin zuten. 1965an joan zen Karmele Esnal lana egitera Santo Tomas Lizeora 1997arte, jubilatu zen arte.