Sudeteak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
86. lerroa:
 
[[1945]]ean, behin [[Bigarren Mundu Gerra]] amaitu eta [[Alemania]]k kapitulatu eta gero, Sudeteetako aleman hiztunak eskualde haietatik kanporatuak izan ziren eta, haien ordez, [[txekia]]r eta eslovakiarrez birpopulatu zen.
 
Txekiar legediak nazien aurkako afiliazioa frogatzen zuten aleman hiztunak babesteko aukera azpimarratzen zuen, baina Alemaniaren aurkako gorroto izugarria zegoen eta ez ziren kasu gehienak errespetatu, 244.000 alemaniar besterik ez zirelarik geratu (Horietatik 100.000 bat Mendebaldeko Alemaniara emigratu zuten). [[1945]]ean atzerriratu zituztenak 500.000 bat izan ziren eta abusu eta bortxakeria ugari jasan beharrean izan ziren. 24.000 bat heriotza izan zen alde egin beharrari lotuta eta, frogatu ez baziren ere, 62.000 desagertutakoen denuntzia jaso ziren.
 
Sudeteetan bizi ziren alemaniarren jabetzaren gehiengoa konfiskatu zitzaien gerraren kalteordain bezala. [[1946]]an, 2.234.544 pertsona deportatu zituzten Alemaniara, 2/3 amerikarren sektorera eta 1/3 sobietarrenera. Alemanez gain, familia mistoak ere baziren haien artean. Lurraldean, txekiarrak jarri ziren bizitzen eta baita beste gutxiengo batzuk ere: eslovakiarrak, Voliniako txekiarrak, ijitoak eta hungariarrak (azken hauek behartu egin zituzten, baina, geroago, haien jaioterrietara alde egin zuten). Biztanleriarik gabeko guneak ere geratu ziren eta hantxe geratu zen alemaniar gutxiengoa. [[2001]]ean, alemaniar etniako 40.000 pertsona besterik ez zen zentsatu [[Txekiar Errepublika]]n.
 
Gaur egun, Sudeteak txekiar lurraldean sartuta daude eta Alemaniak ere errekonozitzen du hori. Hala ere, [[1945]]az geroztik, Sudeteetako biztanle izan ziren haien oinordekoek ez diote kalteordainak erreklamatzeari utzi, lurralde haietatik bidali zituztelako.
 
== Ikus gainera ==