Igogailu: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t barne lotura zuzenketa
Igogailu sarrerari bi atal berri gehitu dizkiot: maniobra-algoritmoei buruzkoa bata eta sistema koordinatuei buruzkoa bestea. Gaztelaniazko sarreraren itzulpena dira.
35. lerroa:
===Makina gela gabeko igogailua===
Gaur egun makina gela gabeko igogailuak edo MRLak (Machine Room Less) arrunt bilakatzen ari dira. Ikuspegi arkitektoniko batetik abantailak argiak dira: tradizionalki egondako makina-gelak okupaturiko bolumena desagertu egiten da eta horrela makina gela tradizionalaren kostuak aurrezten dira; beste helburu batzuentzat baliatu ahal izatea edo igogailuaren bidez terraza edo pisu altueneraino, non lehen makina gela kokatuta zegoen, iristea ahalbidetzen du. Mota honetako igogailuetan iman iraunkorreko gearless motorrak erabiltzen dira, zuloaren goiko aldean eta gidei zuzenean finkaturik dagoen bankada batean kokaturik dagoen maiztasun-bihurgailu batek kontrolaturiko maniobra bidez eragiten direlarik. Honekin guztiarekin, kargak zulora transmititzen dira eta ez zuloko paretara; horrela, bibrazioak murriztu eta gertuko bizilagunei eragozpenak saihesten dira.
 
== Maniobra algoritmoak ==
Funtzionamendu eraginkorragoa lortzeko asmoarekin, igogailu-sistemek eskaera guztiak biltzen dituzte memoria batean baina lehentasuna ematen diete kabina higitzen ari den norabideko eskaerei. Eskaera horien kudeaketa igogailu-sistemaren algoritmoen araberakoa da. Gaur egungo algoritmo ohikoenak honako hauek dira:
 
=== Beheranzko-jasotzea ===
Igogailuari deitzeko botoi bakarra dago solairu bakoitzean.
 
Gorantz doanean, kabinatik eskatutako soilaruetan geldituko da igogailua baina ez ditu aintzat hartuko kanpoko eskaerak, bakar-bakarrik erregistratutako pisurik altuenaren gainetik dauden solairuetatik egindakoak. Behin eskatutako pisurik altuenera iritsitakoan, eskaera berririk ez badago, igogailua beherantz hasiko da higitzen.
 
Jaisten ari denean, berriz, portaera ezberdina izango du; izan ere, kasu honetan, igogailua ez da kabina barrutik eskatutako solairuetan bakarrik geldituko, baizik eta botoia sakatu duten solairuetan ere, behera joateko eskaerak direla suposatzen baita. Eskatutako pisurik baxuenera iritsitakoan gelditu egingo da. Hala ere, hori ez da beti betetzen: igogailuak karga-neurgailua badu eta gehienezko karga badarama, ez du geldiadirik egingo beheko solairura iritsi arte.
 
=== '''Goranzko-beheranzko-jasotzea''' ===
Igogailuari deitzeko bi botoi daude solairu bakoitzean: igoera-eskaera egiteko bata eta jaitsiera-eskaera egiteko bestea.
 
Gorantz doanean, igogailua geldituko da bai kabinatik eskatutako solairuetan, bai igoera-eskaerak egin dituzten solairuetan, baina ez ditu kontuan hartuko kanpotik egindako jaitsiera-eskaerak. Behin eskatutako pisurik altuenera iritsitakoan, eskaera berririk ez badago, igogailua beherantz hasiko da higitzen.
 
Jaisten ari denean jokaera berbera izango du: kabina barrutik egindako eskaerei ez ezik, kanpotik egindako jaitsiera-eskaerei ere erantzungo die igogailuak. Igoera-eskaerak, berriz, ez ditu aintzat hartuko.
 
== Koordinazio-sistemak ==
Egun badira kontrol-sistema adimentsuak, igogailu bat baino gehiago dauden instalazioetan aparatuak modu eraginkorrean koordinatzea helburutzat dutenak, ahalik eta jende gehien garraiatzeko hainbat eta azkarren. Funtzionatzeko era horri ''bateria'' deritzo.
 
Izan ere, sistema horiek badakite zein den une oro igogailu bakoitzaren egoera eta hala, eskaera berri bat dagoenean, hari erantzuteko baldintza onenean dagoen igogailua aukeratzeko kapazak dira.
 
Erabaki hori hartzeko, aipatu bezala, denbora errealeko datu asko maneiatu behar dituzte eta eragiketa ugari egin denbora tarte oso laburrean; hori dena ahalbidetzeko, mikroprozesadore bat izaten dute.
 
==Oharra==
Gaztelaniazko [[:es:Ascensor|ascensor]] testuaren itzulpena da.