Ardo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Kategoria:Ardoak kendua; Kategoria:Ardoa gehitua HotCat bitartez
8. lerroa:
 
== Ardogintza ==
{{sakontzeko|Ardogintza}}
Mahatsa, alea [[azukre]]z gehien betetzen denean jasotzen da. Ondoren zapaldu egiten da. Mahatsaren azalak legamia du bere baitan, eta mahatsa zapaltzean [[legamia]] mamian sartzen da, azukrea [[karbono dioxido|anhidrido karboniko]] eta alkohol bihurtuz. Ardo beltzak lortzeko azala eta mamia batera hartzitzen dira. Ardo zurietan, aldiz, azala kendu egiten zaio mahatsari hartzitu aurretik. Mahatsa zapaltzeko, lehen, mahatsa harrizko kutxatan sartzen zen eta gizonek zapaltzen zuten hanka azpian. Gaur makinak erabiltzen dira lan horretarako. Lehenengo hartziduraren ondoren ardoa [[kupel]]etan jasotzen da eta bertan zenbait eraldaketa kimiko gertatzen dira. Kolorea kontuan hartuta hiru ardo mota bereizten dira: zuria, gorria eta beltza. Hartzidura azukrea aldatu baino lehenago geratuz gero ardoa gozoa irteten da eta bukatu arte utziz gero ardoa kupeletan lehortzen da. Aparra anhidrido karbonikoak sortzen du. Ardo ezagunenei, non egin, hango izena ematen zaie, hala [[Frantzia]]n, [[Burgundia (ardoa)|Burgundia]], [[Rodano (ardoa)|Rodano]], [[Bordeleko ardoa]]k; [[Alemania]]n, Mosela eta Rhin; [[Portugal]]en, [[Porto (ardoa)|Oporto]] eta [[Madeira (ardoa)|Madeira]]; Espainian, Arabako Errioxa, [[Valdepeñas (ardoa)|Valdepeñas]], etab.; Euskal Herrian, [[txakolin]]a eta Araba eta Nafarroakoak.