Geometria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t →‎Geometriaren historia: barne lotura zuzenketa
t →‎Geometriaren historia: barne lotura zuzenketa
16. lerroa:
[[Erdi Aroa]]n [[Matematika islamikoak|matematikari musulmanek]] geometriaren garapena ekarri zuten, batez ere [[geometria aljebraiko]]a eta [[aljebra geometriko]]a. [[Al-Mahani]]k ([[853]]. urtean jaio) lehenengo aldiz proposatu zituen irtenbide geometrikoak arazo aljebraikoentzat. [[Thabit ibn Qurra]]k ([[836]]-[[901]]) [[aritmetika]]ko operazioak ebatzi zituen kantitate geometrikoen [[ratio (argipena)|ratioetara]] eta lehenengo lanak egin zituen [[geometria analitikoa]]ren esparruan. [[Omar Khayyam]]ek ([[1048]]-[[1131]]) irtenbide geometrikoa aurkitu zien [[ekuazio kubiko]]ei eta [[paraleloen postulatu]]aren gainean eginiko lanak ekarpen handia egin zion geroagoko [[geometria ez-euklidear]]rari.
 
[[XVII. mendea]]n geometriaren esparruan bi garapen handi egon ziren. Lehenengoa, eta garrantzitsuena, geometria analitikoaren sorrera izan zen, hau da [[ekuazio]] eta [[koordenatu sistema]] batekin ebatzi zitekeen geometria. [[René Descartes|Rene Descartes]] ([[1596]]-[[1650]]) eta [[Pierre de Fermat]] ([[1601]]-[[1665]]) izan ziren alor hauen garatzaileak eta honekin batera [[fisika]]n erabiltzen den [[kalkulu (argipena)|kalkuluaren]] garapena etorri zen. Bigarren garapen handiena [[GirardGerard Desargues]]ek ([[1591]]-[[1661]]) eginiko [[geometria proiektibo]]aren azterketa izan zen. Geometria mota honek ez du neurketa erabiltzen, puntuen arteko lerrokatzea nolakoa den aztertzen du.
 
[[XIX. mendea]]n bi garapen handi egon ziren eta geometriaren lehenagoko logika osoa hankaz gora jarri zuten. Lehenengoa Geometria ez-euklidearraren garapena izan zen, [[Nikolai Lobatxevski|Lobachevsky]], [[Janos Bolyai|Bolyai]] eta [[Carl Friedrich Gauss|Gaussen]] esku. Bigarrena [[simetria]]ren formulazioa, [[Erlangen Programa]]ko [[Felix Klein]]en esku. Garai honetako bi geometra garrantzitsu [[Bernhard Riemann]] eta [[Henri Poincare]] izan ziren. Lehenengoa [[analisi matematiko]]aren bitartez [[Riemannen gainazal]]ak aztertu zituen eta bigarrenak [[topologia aljebraiko]]a garatu zuen.