Harold Kroto: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t barne lotura zuzzenketa: Buckminster Fuller
No edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:Harold Kroto 1c389 8471.sweden.jpg|thumb|Harold Kroto.]]
 
Sir '''Harold (Harry) Walter Kroto''' ([[Wisbech]], [[Cambridgeshire]], [[Ingalaterra]], [[1939]]ko [[urriaren 7]]a - [[Lewes]], [[East Sussex]], [[2016]]ko [[apirilaren 30]]a) kimikaria izan zen. [[Sheffieldeko Unibertsitatea]]n egin zituen [[Kimika]]ko ikasketak. [[Doktorego]]a lortu ondoren (1964), hiru urte eman zituen [[Kanada]]n eta [[Ameriketako Estatu Batuak|Estatu Batuetan]] ikasketak sakontzen. Gero, eskolak ematen hasi zen [[Sussexko Unibertsitatea]]n. 1991n, [[Royal Society]]ko ikerketaburu (Research Professor) izendatu zuten, eta lan horretan aritu zen 2001 arte.
 
1970eko hamarraldian [[mikrouhin]]en [[espektroskopia]]ko ikerketak egin zituen. [[Irrati-astronomia]] baliatuta espazioan sortzen diren molekulen ibilbideak aztertu zituen; batez ere, [[karbono]] eta [[nitrogeno]]ko kate luzeko molekulak interesatzen zitzaizkion. Krotoren ustez, kate horiek [[karbonozko izar|karbono-izar]]retan eratzen ziren, hau da, karbono ugariko izar erraldoien eguratsetan. Kroto kate horiek sortzen ziren kondizioak antzeratzeko modua bilatzen ari zen.