Neuchâtel kantonamendua: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
An13sa (eztabaida | ekarpenak)
19. lerroa:
Gizakia oso aspalditik bizi izan da eskualde honetan. Aipagarria da, esate baterako, K.a. 3800 eta 3500 urteen artean Cortaillod zibilizazioa sortu zela eta gizakia herriak eraikitzen, zerealak landatzen eta zeramika-lanak egiten hasi bertan. [[Jura (mendigunea)|Jura mendiguneko]] uren zuzenketaren garaian (1874-1881), La Tène eremuari (Marin Epagnier komuna) buruzko aurkikuntza arkeologiko bikainak egin ziren (hortik dator Bigarren Burdin Aroari [[La Tène kultura]] edo zibilizazio (K.a. 500… -50) izena jarri izana); horrek, Rodano [[Rodano (ibaia)|Rodano]] eta [[Rhin]] ibaien arteko bideko ordainleku garrantzitsu bat izan zela pentsarazten digu.
 
[[1000]]. urtera arte ez dago eskualdeari buruzko material askorik. Badakigu [[998]]an [[Cluny ordena|Clunyko]] monjeek Bevaix kapera sortu zutela eta garai berean sortu zela Neuchâtel hiria ere. Neuchâtel izena [[1011]]. urtean agertu zen lehen aldiz [[Rodolfo III.a [[BorgoinaBorgoinakoa]]koak bere emazte Irmengardari zuzenduriko dohaintza-agiri batean. Lurralde kantonal hau [[Germaniako Erromatar Inperio Santua]]ren agindupean egoteaz gain, burgundiarren, Comburg-eko kideen eta kantonamendu alemaniarren mende ere egon zen.
 
[[1531]]n Guillaume Farel-ek [[erreforma protestantea]] zabaldu zuen kantonamenduan, horrela, [[Nantes]]ko elizbarrutitik bananduz. Hori dela eta Neuchâtelgo biztanleria gehitu egin zen. Gainera, kantonamenduko iparraldea azkar hasi zen jendez betetzen. Garai hartako erregeek –Orleans-Longueville familiakoak-, nabarmenki Henrike III.ak, arreta handia jarri zuten lurraldean. [[1707]]an Marie de Nemours hil ostean [[Prusia]]ko erregea aukeratu zuten biztanleek subirano gisa.