Juan de Herrera: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
+heiortza data
t →‎Bizitza: barne lotura zuzenketa
5. lerroa:
== Bizitza ==
 
[[Valladolid]]en ikasi eta oso gazterik joan zen Italia, Alemania eta [[Flandria]]ra (1548). Gero [[Karlos Maria Isidro Borboikoa|Karlos V.a Espainiakoaren]] armadarekin berriro izan zen Flandesen (1553). Karlos V.a hil zenean, [[Filipe II.a Espainiakoa]]ren zerbitzura jarri zen. 1563an [[Juan Bautista de Toledo]]ren zuzendaritzapean egiten ari ziren [[El Escorial]] monasterioan hasi zen lanean. Toledo hil zenean, erregeak obren buru ezarri zuen Herrera (1567-1584), eta berak egin zituen monasterioko aurrealde nagusia eta eliza. Erregearen arkitekto izendatu zutenean, erregetzaren eraikuntza guztien ikuskari bihurtu zen. Herreraren planoen arabera eginak dira, besteak beste, Toledoko alkazarreko hegoaldeko aurrealdea, Sevillako lonja eta [[Aranjuezko errege jauregia|Aranjuezko jauregia]]ren berrikuntza. Herreraren obra nagusia, ordea, [[Valladolideko katedrala]] izatekoa zen. [[Rodrigo Gil]], hasierako arkitektoa, hil zelarik, proiektua erabat berritu zuen. 1589an eman zitzaion hasiera obra eskergari (XIX. mendean bukatu zen, hasierako proiektua aldatu eta murrizturik). Madrilgo hirigintzaren berrikuntzan ere esku hartu zuen Herrerak.
 
== Lan nagusiak ==