Domènec Badia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Hpholke (eztabaida | ekarpenak)
t clean up using AWB
4. lerroa:
| oina = Ali Beiren irudia.
| izen osoa = Domènec Badia i Leblich
| ezizena = Ali Bei al-Abassi</br />
| jaiotza data = [[1767]]ko [[apirilaren 6]]a
| jaiotza hiria = [[Bartzelona]], [[Bartzelona]]
11. lerroa:
| heriotza hiria = [[Damasko]]tik gertu
| heriotza herrialdea = [[Otomandar Inperioa]]
}}
 
'''Domènec''' ( edo '''Domingo''') '''Badia i Leblich''' edo '''Ali Bei al-Abassi''' ([[Bartzelona]]n 1767ko apirilaren 6an - [[Damasko]]tik gertu [[1818]] edo [[1822]] bidaiaria,
 
idazlea, espioia eta abenturazalea izan zen.
 
== Biografia ==
 
Oso ume goiztiarra izan zen eta txikitatik jakinduria interesatzen zitzaion. Aita funtzionarioa zuen, eta bera ere errege funtzionario ibili zen. 14 urterekin funtzionarioa zen Granadan, eta gero, gerrako kontulari kargua lortu zuen hiri horretan bertan.
Gaztetan, bere aurrezkiak gastatu zituen baloi aerostatiko bat egiteko. 1791n Maria Berruezorekin ezkondu zen. Garai hartan, Simón Rojas ezagutu zuen eta [[Afrika]]n bidaia zientifiko bat elkarrekin egiteko proiektua gauzatu zuten. Badia [[Madril]]era joan zen, bidaiarentzat finantziazioa bilatzeko. Han bere planak azaldu zizkion Godoyri, erregearen faboritoari. Godoyk onartu zuen Badiari dirua ematea, baina bidaiak helburu berria izango zuen: [[Maroko]]ko konkista prestatzea izango zen Badiaren egitekoa. Izan ere, berriak zeuzkan berak, [[Rif]]eko tribuak prest zirela sultanaren kontra oldartzeko. Matxinada eta gero, espainiarrak [[Maroko]]ra sartuko ziren, herrialdea hartzeko.
 
== Lehenengo bidaia ==
Badiak Ali Bei al-Abassi izena hartu zuen, dokumentuak faltsutu zituen bere burua printze arabiartzat aurkeztu ahal izateko. Badiak ez zekien arabiera hitz egiten, eta, hau justifikatzeko, esan zuen [[Europa]]n bizi zela txikitatik. Arabiar bezala jantzita, [[Frantzia]]ra eta [[Ingalaterra]]ra joan zen, bere burua ezagutzera ematera. [[Londres]]en zirkunzisioa egin omen zioten.
 
1803ko uztailean Marokora iritsi zen. Gizon aberatsaren itxurak Marokoko sultanekin harremanetan hastea erraztu zion Ali Beiri eta sultanaren konfiantza irabaztea. Horrela, sultanak bi esklabo oparitu omen zizkion Ali Beiri. Bietako batekin Ali Beik semea izan zuen. Azkenean, ordea, sultanak, beharbada Badiaren planak jakin zituelako, Marokotik egotzi zuen. Espainiara bueltatu ordez, Ali Beik erabaki zuen bere bidaia [[Afrika]]n zehar eta [[Ekialde Hurbila|Ekialde Hurbilean]] jarraitzea, [[Meka]]ra arte. Bera baino lehen, oso mendebaldar gutxi egon ziren han. Ali Beik Mekako planoak eta marrazkiak egin zituen.
 
== Itzulera, erbestea eta bigarren bidadia ==
 
[[1809]]ko maiatzean, frantziarrek okupatutako [[Espainia]]ra bueltatu ondoren, [[Karlos IV.a Espainiakoa|Karlos IV]].ekin elkarrizketa izan zuen, [[Baiona]]n. Carlos IV.ak gomendatu zion Badiari bere asmoak Napoleoni azaltzeko. Badia erreformista zen, eta erabaki zuen, Espainiako errege berriaren, [[Napoleon Bonaparte|Napoleonen]] anaia [[Josef Bonaparte|Joseph Bonaparte]].aren zerbitzurajoatea. [[1809]]. urtetik aurrera kargu garrantzitsuak izan zituen hiri batzuetan. Armada frantsesaren porrota eta gero, Frantziara erbesteratu zen. Han ''Voyages d' Ali Bey El Abbassi en Afrique et en Asie pendant les années 1803, 1804, 1805, 1806 et 1807'' liburua argitaratu zuen, [[1814]]an. Liburuan, bisitatu zituen hiriak xeheki deskribatu zituen eta geografia, botanika, zoologia, entomologia, geologia eta meteorologiari buruzko Badiaren behaketak azaldu ziren. Liburu hau hizkuntza batzuetara itzuli zuten.
 
[[1847]]an azken bidaia hasi zuen, Ekialde Hurbiletik, Frantziako erregeak bidalita. Bidaia horri buruz, gauza gutxi dakigu. Badia [[1818]]an (edo beste bertsioen arabera, [[1822]]an zendu zen. [[Damasko]]tik gertu, segur aski, disenteriaz. Nahiz eta historialari batzuek uste izan, diplomatiko ingelesek antolatu zutela bere hilketa, pozoiaz.
38. lerroa:
 
{{DEFAULTSORT:Badia, Domenec}}
 
[[Kategoria:Espainiako esploratzaileak]]
[[Kategoria:1767ko jaiotzak]]