Domènec Badia

Domènec ( edo Domingo) Badia i Leblich edo Ali Bei al-Abassi (Bartzelonan 1767ko apirilaren 6an - Damaskotik gertu 1818 edo 1822 bidaiaria, idazlea, espioia eta abenturazalea izan zen.

Domènec Badia
Ali-bey.jpg
Bizitza
Izen osoaDomingo Francisco Jorge Badía y Leblich
JaiotzaBartzelona1767ko apirilaren 1a
Herrialdea Espainia
HeriotzaDamasko1818ko abuztuaren 30a (51 urte)
Heriotza modua: disenteria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerakesploratzailea, Arabista, idazlea, espioia, politikaria eta militarra

BiografiaAldatu

Oso ume goiztiarra izan zen, eta txikitatik jakinduria interesatzen zitzaion. Aita funtzionarioa zuen, eta bera ere errege-funtzionario ibili zen. 14 urterekin funtzionarioa zen Granadan, eta gero, gerrako kontulari kargua lortu zuen hiri horretan bertan.

Gaztetan, bere aurrezkiak gastatu zituen baloi aerostatiko bat egiteko. 1791n Maria Berruezorekin ezkondu zen. Garai hartan, Simón Rojas ezagutu zuen eta Afrikan bidaia zientifiko bat elkarrekin egiteko egitasmo gauzatu zuten. Badia Madrila joan zen, bidaiarentzat dirubideak bilatzeko. Han bere planak azaldu zizkion Godoyri, erregearen balidoari. Godoyk onartu zuen Badiari dirua ematea, baina bidaiak beste helburu bat izango zuen: Marokoko konkista gertzea izango zen Badiaren egitekoa. Izan ere, berriak zeuzkan berak, Rifeko tribuak gerturik zirela sultanaren aurka oldartzeko. Matxinada eta gero, espainiarrak Marokora sartuko ziren, herrialdea hartzeko.

Lehenengo bidaiaAldatu

Badiak Ali Bei al-Abassi izena hartu zuen, agiriak faltsutu zituen bere burua arabiar printzetzat aurkeztu ahal izateko. Badiak ez zekien arabieraz hitz egiten, eta, hori azaltzeko, esan zuen Europan bizi zela txikitatik. Arabiar bezala jantzita, Frantziara eta Ingalaterrara joan zen, bere burua aditzera ematera. Londresen erdaindu omen zuten.

1803ko uztailean Marokora iritsi zen. Gizon aberatsaren itxurak Marokoko sultanekin harremanetan hastea erraztu zion Ali Beiri eta sultanaren uste ona irabaztea. Horrela, sultanak bi esklabo oparitu omen zizkion Ali Beiri. Bietako batekin Ali Beik semea izan zuen. Azkenean, ordea, sultanak, beharbada Badiaren planak jakin zituelako, Marokotik egotzi zuen. Espainiara itzuli ordez, Ali Beik erabaki zuen bere bidaia Afrikan zehar eta Ekialde Hurbilean jarraitzea, Mekara arte. Bera baino lehen, oso mendebaldar gutxi egon ziren han. Ali Beik Mekako marrazkiak egin zituen.

Itzulera, erbestea eta bigarren bidaiaAldatu

1809ko maiatzean, frantziarrek okupatutako Espainiara itzuli ondoren, Karlos IV.ekin elkarrizketa izan zuen, Baionan. Carlos IV.ak gomendatu zion Badiari bere asmoak Napoleoni azaltzeko. Badia erreformista zen, eta erabaki zuen, Espainiako errege berriaren, Napoleonen anaia Josef Bonaparteren zerbitzura joatea. 1809. urtetik aurrera kargu garrantzitsuak izan zituen hiri batzuetan. Frantziar gudarostearen porrota eta gero, Frantziara erbesteratu zen. Han Voyages d' Ali Bey El Abbassi en Afrique et en Asie pendant les années 1803, 1804, 1805, 1806 et 1807 liburua argitaratu zuen, 1814an. Liburuan, bisitatu zituen hiriak xeheki deskribatu zituen eta geografia, botanika, zoologia, entomologia, geologia eta meteorologiari buruzko Badiaren behaketak azaldu ziren. Liburu hau hizkuntza batzuetara itzuli zuten.

1847an azken bidaia hasi zuen, Ekialde Hurbiletik, Frantziako erregeak bidalita. Bidaia horri buruz, gauza gutxi dakigu. Badia 1818an (edo beste bertsioen arabera, 1822an) zendu zen. Damaskotik gertu, segur aski, disenteriaz. Nahiz eta historialari batzuek uste izan, ingeles diplomazialariek antolatu zutela bere hilketa, pozoiaz.

Kanpo-estekakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Domènec Badia