Rockefeller Center: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
14. lerroa:
| izendatua = [[1987]]-[[abenduaren 23|12-23]]
| erreferentzia = 87002591
| administrazioa = [[Parke Nazionalen Zerbitzua]]
}}
'''Rockefeller Center''' [[New York]] hiriko eraikin-multzo bat da, Rockefeller familiak eginikoa. 19 eraikinez osatuta dago, eta [[Bosgarren HiribidearenEtorbidea]]ren eta [[Zazpigarren HiribidearenEtorbidea]]ren artean kokatuta, [[Manhattan]] uharteko Midtown eremuan. Eraikin horietako batzuk dira [[Art Déco]] estiloak arkitekturaren esparruan izandako hezurmamitzearen adibide bikainak.
 
1987an {{lang|en|''National Historic Landmark''}} edo Mugarri Historiko Nazionala izendatu zuten (eraikin, toki, egitura, objektu edo distritu bati Estatu Batuetako Gobernuak ematen dion izendapena, duen balio historikoa aintzat harturik).
24. lerroa:
Eraikin-multzo honetako [[etxe orratz]]ik altuena [[GE Building]] da, 70 solairukoa eta 259 metroko altuera duena.
 
Rockefeller Center New Yorkeko turismo-helmuga ezagunenetarikoa da. Jende asko bertaratzen da, besteak beste ''[[Rockefeller Plaza'']]ko apaingarri ugariak ikustera eta GE Building-en goialdeko behatokiak eskaintzen duen ikuspegi zoragarriaz gozatzera. Halaber, urte-sasoi bakoitzean jarduera erakargarri asko antolatzen da, hala nola izotz-irristaketa, zerupean berariaz instalatzen den pista batean. Azaroaren bukaeran, ezin konta ahala argitxoz ederturiko [[Eguberri]]etako zuhaitz bat ipintzen da, zeina, 1931n lehenbizikoz jarri zenez geroztik, New Yorkeko eguberri-ospakizunen ikur bereizgarria bilakatu baita.
 
==Galeria==