Jean-Claude Duvalier: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
+jaiotza eta heriotza datak ; oraina->iragana
1. lerroa:
[[File:Baby Doc.jpg|thumb|Baby Doc]]
'''Jean-Claude Duvalier''' (izengoitia: '''''Baby Doc deitua''''') haitiar politikaria da ([[Port-au-Prince]], [[1951]]ko [[uztailaren 3]]a - [[2014]]ko [[urriaren 4]]a) haitiar politikaria izan zen. [[François Duvalier]]ren seme bakarra daizan zen. Zuzenbide-ikasketak egin zituen Haitiko Unibertsitatean. Hemeretzi urte zituela, François Duvalierrek, ''Papá Doc'' deituak, bere ondorengo izendatu zuen. Hala, aita hil zenean, 1971ko apirilean, Errepublikako lehendakaritza eskuratu zuen. Aitaren politika zorrotza izan bazen, Jean-Claude Duvalierrek nolabaiteko liberalizazioa saiatu zuen, teorikoa praktikoa baino gehiago, Konstituzio berria onartu zuen eta Legegintzarako hauteskundeak deitu zituen 1984rako, baina ez zuen oposiziorik izan, hauteskundeak baino lehen Demokrazia Kristauko buruzagi nagusi [[Sylvio Claude]] espetxeratzeko agindu baitzuen, eta alderdiari hauteskundeetan parte hartzea debekatu baitzion. Hauteskundeak irabazi ondoko agintaldian zenbait atentatu pairatu zituen; 1981ean zauritu egin zuten. 1982an hura agintetik kentzeko saioa egin zen erbesteratu talde batek, Bernard Sansaricoren gidaritzapean, baina huts egin zuen. 1986ko hasieran Haitiko barne-egoera gorabeheratsua larritu egin zen, eta urte hartako otsailaren 7an herrialdea uztera behartu zuten. Estatu Batuek, Suitzak, Greziak eta Espainiak, besteak beste, babes politikoa ukatu zioten, eta Frantziak baizik ez zuen onartu, Haitiko egoerak okerrera egin ez zezan. Denboraldi bat hotel batean egin ondoren, [[Proventza]]ko herri batean jarri zen bizitzen, etxean atxilotuta. 1987ko maiatzaren 7an Grasse hiriko auzitegian epaitu zuten, Port-au-Princeko gobernuak eta Haitiko lau enpresa nazionalek hala eskatuta, Haitiko herri diruetako 120 milioi dolar bere probetxurako erabili izanagatik. Mougins hirian (Frantzian) segurtasun neurri handiz inguratuta bizi zen 2011a arte, eta 2011ean, ezustean, itzuli zen Haitira.
 
{{DEFAULTSORT:Duvalier, Jean Claude}}