Judu: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
63. lerroa:
== Juduak Al Andalusen ==
 
Juduek, hasieran [[Al Andalus]]en, tratu ona jaso zuten [[islamiar]] konkistatzaileengandik, eta laguntzaile izan ziren [[gerra]]n eta gobernuan. Baina haiek ere harrapatu zituen [[almohade dinastia|almohadeen]] [[integrismo]]rako joerak: askok jo behar izan zuten, [[MaimónidesMaimonides]]ek bezala, erbestera, heriotzaren edo konbertsioaren dilemari ihes egiteko. [[Diaspora]] horrekin dago lotuta kristau lurraldeetan lehenengo [[aljama]]k agertu izana: [[Tutera]]koa Nafarroan (1170), Zaragozakoa bost urte geroago, eta [[Zorita de los Canes]]ekoa, Gaztelan. Haiek ez ziren izan juduen lehen taldeak; askoz ere lehenago ere baziren, baina une hartan onarpen [[juridiko]]a lortu zuten, antolatutako komunitate gisa.
Hainbat datuk adierazten dutenez, bizikidetza elkarren arteko [[begirune]]an oinarritzen zen askotan. Baina judu askok erregeak eta [[jauntxo]]ak zerbitzatzen zituzten, errentak bilduz, eta gainera, legezko [[lukurreri]] a baliatzen zuten (astean %12koa baimentzen zuen [[Cuenca]]ko [[foru]]ak). Hori dela eta, juduen aurkako gorrotoa eta irainak sortu ziren, eta haiekiko prebentziozko jarrera, ez soilik erlijio-arrazoiengatik.