Luciano Sgrizzi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
t →‎Biografia: barne lotura zuzenketa
2. lerroa:
 
== Biografia ==
Hamabi urte zituela, pianoa ikasten hasi zen, eta Boloniako Akademia Filarmonikoan sartu zen. Bertan, organoa, harmonia eta konposizioa ikasi zuen. Berehala, Parmako Kontserbatorian hasi zen lanean, eta bertan, [[Luigi Ferrari-Trecate]]ren ikasle izan zen, Parisera joan aurretik. Piano-errezitalak eman zituen Italian, eta bira bat egin zuen Latinoamerikan zehar, baina musika sortzen hasi zen, buru-belarri. Aldi berean, historia eta literatura ikasi zituen. Gerra hasi zenean, Suitzara joan zen. Musikatik aldenduta, irrati suitzar-italiarrean hasi zen saioak idazten, literatura-kronikari gisa. Hala, [[Lugano]]ko irratian lanean aritu zen, 1974. urtera arte. Horrez gainera, musika-emanaldiak aurkezten zituen. Pianoa jotzen hasi zen, berriz ere, eta suitzar eta italiar musikagileen lanak jo zituen, bere lehenengo emanaldian. 1948an klabezina jotzen hasi zen, bere kabuz, eta hura bihurtu zen, berehala, bere tresna gustukoena. Diskoak grabatzen hasita, [[XVIII. mendea|XVIII. mendeko]] Italiako musikara hurbildu zen. Bera izan zen Scarlattiren sonatak klabezinarekin jo zituen lehenengoetakoa. Bestalde, [[pianoforte]]a ere lantzen hasi zen, eta [[XIX. mendea|XIX. mende]] hasierako musika instrumentala aztertzeari ekin zion. 1970ean begi batetik ikusmena galtzen hasi zen, baina hori ez zuen eragozpen izan aurrera jarraitzeko; aitzitik, [[Domenico Scarlatti|Scarlattiren]] sonatak grabatu zituen osorik. Musikologiaren alorrari dagokionez, [[Claudio Monteverdi|Monteverdi]]tik hasi eta [[Giovanni Battista Pergolesi|Pergolesi]]rainoko lanak aztertu zituen. Musikagile gisa, berriz, hainbat lan idatzi zituen pianorako, suiteak orkestrarako eta abar.
 
== Erreferentziak ==